Energia sektoreko multinazional italiar batek negozio-aukerak eskaini dizkie hamar euskal enpresari
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu du Maire Tecnimont enpresako Erosketen zuzendari Giacomo Lovino-ren Euskadiko bisita
Industria sailburuorde Javier Zarraonandia ere elkartu da goi-mailako zuzendaritza-kargu italiarrarekin
Oil&Gas sektorean espezializatutako Maire Tecnimont talde industrial italiarreko erosketen zuzendari Giacomo Lovino energia sektoreko hamar euskal enpresarekin bildu da astelehen honetan Bilbon, negozio-aukerak aurkezteko. Goi-mailako zuzendaritza-karguak bilera bat egin du orobat Industria sailburuorde Javier Zarraonandiarekin eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalekin. Ondoren, aldebiko topaketak egin ditu sektoreko euskal enpresekin.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (SPRI Taldean integratua) eta Fluidex klusterrak kudeatu dute 45 herrialdetan presentzia duen 8.000 langileko multinazional italiar honen Euskadiko bisita, aukera emateko sektore honetan interesaturiko euskal industria-sareari negozioak egiteko eta proiektu globaletan parte hartzeko.
Euskal enpresekin izandako bileran, Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek esan du Maire Tecnimont goi-mailako teknologia-enpresa bat dela, ingeniaritza sektoreko liderra eta hidrokarburoen (petrokimika, ongarriak eta petrolio eta gas birfindegiak) arloko konpainia nagusia. “Lanean ari da energia berriztagarriak eta kimika berdea bultzatzeko”.
Enpresa italiar horrek 3.647 milioiko fakturazioa izan zuen 2018an eta 6.600 milioi euro inguruko eskaera-zorroa du, beraz, negozio-aukera paregabea da talde honen hornitzaile bihur daitezkeen euskal enpresentzat. “Erosketak dira konpainia honen ernamuina” esan du Giacomo Lovino-k Marie Tecnimont enpresaren datuak euskal enpresei aurkeztean.
Maire Tecnimont enpresak 6.140 langile eta 1.300 patente inguru ditu, 117 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz eta teknologia eta ingeniaritza arloetan garatzen du bere negozioaren %96. Zuzendaritza-kargu italiarrak euskal enpresei esan die har dezatela alta hornitzaile bezala, “aukera asko daudelako”.
Multinazional horrek ia 3.000 milioi euroko proiektu esleipenak lortu zituen iaz eta hauexek dira bere negozio-unitateak: petrokimika, ongarriak, birfindegiak, argindarra eta berriztagarriak. Bereganaturik du dentsitate baxuko polietileno lantegien instalazioaren nazioarteko merkatuaren erdia eta eskuraturik du ongarrien sektoreko urea lantegietarako teknologia esleipenen %54a, hidrogeno arloko eta sulfuroa berreskuratzeko 250etik gora proiektu egin ditu eta orain Mexikoko parke eoliko handiena eraikitzen ari da, zeinak ia milioi erdi familiaren energia premiak aseko baititu.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.