Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Euskadi Japan Japón Japonia
Albisteak 22 apirila, 2023

Enpresa japoniarrak Euskadi bisitatu dute euskal industria eolikoaren gaitasunak ezagutzeko

BT&I eta Japoniako Enbaxada elkarrizketa aktiboa izaten ari dira 2023an aurreikusitako ekintza guztiak koordinatzeko, Eusko Jaurlaritzak 'Japonia-Euskadi urtea' izendatu duena

17 enpresa japoniar euskal industria eolikoaren gaitasunak ezagutzen ari dira egun hauetan Euskadin, Basque Trade & Investment, SPRI – Eusko Jaurlaritza Taldea Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako misio batean, Japonia-Euskadi Urtearen barruan.

 

Apirilaren 20an eta 21ean, hogeita hamar enpresa japoniar ordezkari inguruk Bilboko portuko instalazioak, Tecnalia eta sektoreko beste euskal konpainia batzuk bisitatu dituzte. Ordezkaritzak Japoniako offshore sektore eolikoko enpresa garrantzitsuenetako batzuk ditu, esaterako Cosmo Eco Power, KEPCO, TEPCO, Japan Renewable Energy Cooperation, Mitsubishi, Marubeni, Mitsui, Toshiba, Nippon Carbon, besteak beste.

 

Euskadi Japan Japón Japonia

Basque Trade & Investment eta Japoniako Enbaxadak elkarlanean antolatutako ekitaldi bat izan zen Japoniako ordezkaritzaren misioaren inaugurazio abiapuntua. Enpresek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte euskal enpresa-sareak sektore eolikoan dituen gaitasunak, Energiaren Euskal Klusterrak erakutsiak, bai eta mundu mailan erreferenteak diren enpresetako baten nazioarteko estrategia ere, Iberdrola, Iberdrola Renovableseko nazioarteko presidenteak, José Oriolek, aurkeztua.

Ekitaldian, halaber, sektore eolikoko balio-kate osoko euskal enpresen ordezkaritza ona izan zen. Enpresek Japoniak sektore honetarako dituen garapen-planak ezagutu ahal izan zituzten, Terasawa jauna, Japoniako Ekonomia, Merkataritza eta Industria Ministerioko ordezkaria eta Vercoutter jaunak, Erresuma Batuko MUGF banku japoniarraren zuzendariaren eskutik.

Ainhoa Ondarzabalek, Basque Trade & Investment-eko kontseilari delegatuak ekitaldia ireki zuen Japonia lehentasunezko merkatua eta Euskadirentzako bazkide estrategikoa dela azpimarratuz. Zentzu horretan, Ondarzabalek Energia berriztagarrien merkatuak herrialde honetan duen garrantzia nabarmendu zuen. Izan ere, 2030erako energia berriztagarrietan duen gaitasuna handitzeko planak daude eta, beraz, merkatu interesgarria da euskal enpresentzat. Hori dela eta, EAEko enpresak Japoniako merkatua aztertzera animatu ditu, epe laburrean agertzen diren aukerak direla eta.

Saio horien helburua Japoniako ordezkaritzak euskal industriaren gaitasunak sakon ezagutzea eta etorkizunean elkarrekin landu daitezkeen erronkak identifikatzea izan da.

Jardunaldia amaitu ondoren, bertaratutako euskal enpresek delegazioko 17 konpainia japoniarrekin bilerak egiteko, euren planak partekatzeko eta lankidetzak identifikatzeko aukera izan zuten.

 

BasqueTrade eta Japoniako Enbaxada elkarrizketa aktiboa izaten ari dira 2023an aurreikusitako ekintza guztiak koordinatzeko, Eusko Jaurlaritzak “Japonia-Euskadi urtea” izendatu duena. Ekimen honen helburua bi erakundeen artean lankidetza estua ezartzea eta Japoniak ekintza horietako bakoitzean parte hartzea da, bai erakunde-eragileen bidez, bai sektore pribatuaren bidez.

Euskadi Japan Japón Japonia

Euskadi Japan Japón Japonia

Lotutako albisteak

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

EJE&CONeko  Nodo  Norte  VIII  Topaketa:  Mugarik  Gabeko  Profesionalak
26/02/2025 Nazioartekotzea

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak

Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez
20/02/2025 Nazioartekotzea

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.