“Esfortzu bat egin beharko genuke sektore bezala gure produktuak eta zerbitzuak euskalduntzen” Oihana Arrieta, GAIA
Oihana Arrieta, GAIA elkarteko Enpresen Aliantzen arduraduna da. Azaldu digunez “Elkartearen helburu nagusia gure elkartea osatzen duten enpresen lehiakortasunean laguntzea da. Eta horretarako zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu, adibidez talentuaren arloan laguntzen diegu euren beharretara egokitzen diran pertsonak prestatu eta bilatzen; edota ezagutza eta teknologia arloan I+G+Bko programen aholkularitza eskaintzen diegu.”
“Gure enpresen produktu eta zerbitzuak industriara zuzentzen dira, interneten presentzia handia daukate. Eta hainbesteko presentzia edukita esfortzu bat egin beharko genuke sektore bezala gure produktuak euskalduntzen, gure zerbitzuak euskalduntzen, eta horrekin batera gure hizkuntzaren hedapenean ere bultzatzaile izaten” nabarmendu du Oihana Arrietak.
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
Lotutako albisteak

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF
Indeus Elkarrizketak: CAF konpainiako Aroa Insausti eta Bianditz Iraola ditugu solaskide aurtengo zikloari amaiera emateko.

‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea
Indeus Elkarrizketak: Larraioz Taldeko Bittor Larraioz eta Xabier Iturralde ditugu solaskide

“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra
Indeus Elkarrizketak: Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea dugu solaskide

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta
Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT
Indeus Elkarrizketak: CEITeko Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko burua eta ikertzailea dugu solaskide.