Europako Batzordeak 122 milioi euroko laguntza bat abiarazi du Covid-19ari buruzko presazko ikerketarako
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, eta helburua da emaitza azkarrak lortzea
Europako Batzordeak 122 milioi euro gehiago mobilizatu ditu Horizontea 2020-Ikerketa eta berrikuntzako programaren barruan, Covid-19ari buruzko presazko ikerketara bideratzeko.
Laguntza horrek bat egin du maiatzaren 4an Ursula von der Leyen presidenteak koronabirusaren krisiari aurre egiteko abiarazitako mundu mailako ekimenerako Batzordeak hartutako 1.400 milioi euroko konpromisoarekin.
122 milioi hauek jasoko dituzten proiektuek xedetzat izango dute fabrikazioa berrorientatzea koronabirusaren detekzio, tratamendu eta prebentziorako beharrezkoak diren hornidura eta ekipo medikoak azkar produzitzeko, eta teknologia medikoak eta tresna digitalak garatzea pazienteen diagnostikoa, jarraipena eta zaintza hobetzeko. Ikerketa berriak Europa osoko paziente-multzo handietatik lortutako informazioan oinarrituko dira; hala, hobeto ulertzen baditugu koronabirusaren epidemiak eragindako portaerak eta ondorio sozio-ekonomikoak, seguruenik hobetu egingo ditugu tratamendurako eta prebentziorako estrategiak.
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, eta helburua da emaitza azkarrak lortzea. Koronabirusaren krisiari erantzun global bat emateko printzipioei jarraiki, Europako Batzordeak adierazi du konponbide berriek eskuragarri egon behar dutela denentzat eta arrazoizko prezioan. Horretarako, Batzordeak datu-truke azkarrerako klausulak sartuko ditu deialdi honetako dirulaguntza hitzarmenetan, horrela bermatzeko aurkikuntza eta emaitzak berehala aplikatu ahal izango direla.
Laguntza hauek bost eremu zehatzetara zuzenduta daude: oinarrizko hornidura eta ekipo medikoen fabrikazioaren berrorientazioa (23 milioi euroko aurrekontua); teknologia medikoak, tresna digitalak eta adimen artifizialaren bidezko analisiak, heldutasun teknologiko handiko zaintza eta jarraipena hobetzeko (56 milioi); agerraldiari emandako erantzunen ondorio sozialak, ekonomikoak eta portaerazkoak (20 milioi); Covid-19 kohorte paneuroparrak (20 milioi) eta, azkenik, Europako eta nazioarteko paziente-talde handiei buruzko ikerketen arteko lankidetza, baldin eta pertinenteak badira koronabirusaren aurkako borrokan (3 milioi euro).
Lotutako albisteak

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz