Europako Parlamentuak onartu du Singapurrekiko akordio komertziala
Singapur da Europar Batasunak Asia Hego-ekialdean duen bazkide komertzial handiena
Europako Parlamentuak argi berdea eman die EBren eta Singapurren arteko akordio komertzialei, inbertsioak babesteko akordioei eta kolaborazio- eta lankidetza-akordioei. Singapur da Europar Batasunak Asia Hego-ekialdean duen bazkide komertzial handiena, bien arteko merkatugai trukeak 53.000 milioi eurotik gorakoak dielarik eta zerbitzuenak, aldiz, 51.000 milioikoak.
Une honetan, Europako 10.000 enpresa baino gehiago daude Singapurren, zeina plataforma bezala erabiltzen baitute Pazifiko osora iristeko. Horrez gain, Singapur da europarrek Asian egiten dituzten inbertsioen lehen jomuga eta bi alderdien arteko inbertsioak oso azkar hazi dira azken urteotan: alde biko inbertsioen bolumen konbinatua 344.000 milioi eurokoa izan zen 2017an.
Oraindik muga-zergak dituzten EBko produktuen kasuan, akordio komertzial honen bidez Singapurrek kendu egingo ditu muga-zerga horiek, eta konpromisoa hartuko du bere horretan uzteko aduanatik libre sartzeko eskubidea Europar Batasuneko gainerako produktuentzat. Gainera, akordioak aukera berriak irekiko ditu Europar Batasuneko zerbitzu-hornitzaileentzat (telekomunikazioak, ingurumen zerbitzuak, ingeniaritza, informatika, itsasoko garraioa, eta beste hainbat) eta ezabatu egingo ditu merkataritzari ezarritako hainbat oztopo (adibidez, onartu egingo ditu Europar Batasunak autoentzat eta hainbat aparatu elektronikorentzat ezarritako segurtasun-entseguak eta Europar Batasuneko enpresek arroparentzat erabiltzen dituzten etiketak).
Inbertsioak babesteko akordioak ordezkatu egingo ditu Europar Batasuneko Estatu kideen eta Singapurren artean indarrean zeuden alde biko 12 inbertsio-hitzarmenak; aldiz, kolaborazio- eta lankidetza-akordioa oinarritzat hartuko da bi alderdien arteko konpromiso eraginkorrago bat sortzeko, elkarrizketa politikoa indartuz eta lankidetza hobetuz hainbat arlotan (garapen sostengarria, demokrazia eta oinarrizko askatasunak, justizia, segurtasuna, konektagarritasuna, pertsona arteko loturak, informazio gizartea, hezkuntza eta truke kulturalak, enplegua eta gizarte gaiak).
Europako Parlamentuak emandako baimenaren ostean, alderdiek amaierako formalitateak bete behar dituzte akordioak indarrean sar daitezen. Adibidez, inbertsioak babesteko akordioaren kasuan, ezinbestekoa da Europar Batasuneko estatu kide guztien berrespena.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.