Euskadi EMO 2019ra doa bi helbururekin: euskal enpresak indartzea eta lehentasunezko merkatu bat den Alemaniaren egungo egoera aztertzea
Arantxa Tapia sailburua, datorren astean, AFM klusterraren eskutik EMOra doazen makina-erremintako 45 euskal enpresekin batera joango da.
Euskal ordezkaritzak in situ analizatuko du Alemaniako egoera ekonomikoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren interesentzat lehentasunezko merkatu bat baita.
Arantxa Tapia sailburua datorren astean bi helbururekin Alemania bisitatuko duen instituzio- eta enpresa-misioaren buru izango da. Lehenik, AFM klusterraren eskutik EMOra doazen makina-erremintako 45 euskal enpresekin batera joango da. Aurten, bere standen artean Basque Industry 4.0 marka izango dute, fabrikazio aurreratuko euskal estrategia sustatzeko. Marka hori dagoeneko ezaguna eta aintzatetsia da Hannoverren, azken hiru urteetan Messe erakustazokan parte hartu baitu.
Bigarren helburuak lotura estua du Europako egungo egoerarekin, eta euskal ordezkaritzari aukera emango dio in situ analizatzeko Alemaniako egungo egoera ekonomikoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren interesentzat lehentasunezko merkatu bat baita.
EMO erakustazoka bienala irailaren 16tik 21era bitartean egingo da Hannoverren. Munduko erakustazoka handiena da fabrikazio aurreratuan. 47 herrialdetako 2.000 erakustoki baino gehiago ditu, eta euskal ordezkaritzak guztira 5.420 m² hartuko ditu, erakustokiaren barrutiko pabiloietan banatuta.
“Etorkizuneko produkzioa bultzatzen duten teknologia adimendunak” da EMOren aurtengo ediziorako aukeratutako goiburua. Erakusketa bienal horrek lehiakortasun industrialean funtsezkoak diren fabrikazio-teknologien sorta osoa erakutsiko du. Ingurugiro honetan gainera sailburuak BECeko arduradunek egingo duten BIEMH 2020eko aurkezpenean parte hartuko du. Javier Zarraonandia Industria sailburuak eta Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusiak osatuko dute Euskadiko ordezkaritza Hannoverreko EMO erakusketan.
EMO erakustazokaren ondoren, fabrikazio aurreratuaren hurrengo zita Basque Industry 4.0 – The Meeting Point izango da. Azaroaren 20an eta 21ean egingo da BECen. Zibersegurtasuna, 4.0 industria, startupak, enpresak eta BRTAko teknologia-guneak izango dira jardunaldien protagonista.
Euskadiren eta Alemaniaren arteko merkataritza-harremana
Bidaian zehar ordekaritzak ahalegin berezia egingo du Alemaniak bizi duen egoera ekonomikoa gertutik aztertzeko, hau baita Euskadirentzat merkaturik garrantzitsuenetakoa. Gaur egun, 90 euskal enpresa daude ezarrita Alemanian. Horietatik 66 merkataritzakoak dira, eta 24 produkziokoak. Hala, Alemania zortzigarren tokian dago herrialdeen sailkapenean, euskal ezarpen kopuruari dagokionez. Bestalde, Alemanian dauden Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa traktoreek, funtsean, sektore hauetan dihardute: automobilgintza, elektrizitatea, energia, makina-erreminta, metala, automatizazioa eta hondakinak.
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan 70 bat enpresa alemaniar daude ezarrita (makina-erreminta, automobilgintza, etab.), zuzenean nahiz euskal enpresekin hitzartutako joint ventures direlakoen bitartez.
Alemania Euskal Autonomia Erkidegoaren esportazioen bigarren helmuga da, Frantziaren atzetik.
Bai Euskal Autonomia Erkidegoa, bai Alemania, sendo industrializatutako ekonomiak dira. Izan ere, Alemaniako BPG industriala (eraikuntza kenduta) produkzio osoaren % 25,6 da (% 24,3 Euskal Autonomia Erkidegoan). Erreferentzia gisa, Europan askoz ere txikiagoa da, % 19,6.
Bi lurraldeetako enpresa-ehuna oso antzekoa da osaerari dagokionez. Izan ere, bi kasuetan, enpresen % 99 baino gehiago ETEak dira, 250 langile baino gutxiagoko enpresak. Aldea honetan datza: Alemanian enpresa ertainak (50 eta 249 enplegatu artekoak) dira nagusi, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, ETE gehien-gehienak (% 93 inguru) 50 langile baino gutxiagokoak dira.
Bestalde, badituzte antzekotasunak ere funtsezko sektore ekonomikoetan, eta horrek erraztu egiten du lankidetza eta merkataritza eta, aldi berean, bi herrialdeen arteko lehiakortasuna eta eskakizun-maila areagotzen du. Bien industriaren bereizgarri espezializazioa, kalitatea eta doitasuna dira.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa