Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Euskadi ingurumen-sektorearen koiunturari eta nazioarteko aukerei buruzko azterlana

BasqueTrade-k ACLIMArekin batera, azterlan bat egin du sektoreak Euskadin duen egoerari buruz eta 8 herrialdetan nazioartekotzeko dauden aukerei buruz
Ingurumena zaintzea behar globala da, eta, era berean, enpresa-aukera ere bada, sektore ekonomiko garrantzitsua osatuz. Ingurumen-merkatu globalak etengabeko hazkundea izan du 2010-2020 aldian, 2020an 1.427 bilioi USD izatera iritsi arte.

BasqueTrade Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, ACLIMArekin batera, azterlan bat egin du sektoreak Euskadin duen egoerari buruz eta 8 herrialdetan nazioartekotzeko dauden aukerei buruz.

8 herrialde horiek aukeratzeko, bakoitza xehetasunez aztertzera jaisten da, lehenik eta behin, 25 herrialderen analisi makro bat egin zen, adierazleetan oinarrituta, eta analisi hori gure web orrian lor daiteke.

Jarraian aurkezten den koiuntura-azterlanari dagokionez, sektore hori Euskadin egituratzen duten sei balio-kateak zehazten dira, 301 enpresa eta erakundek osatzen dutena:

– Hondakinen kudeaketa
– Lurzoru kutsatuak
– Uraren ziklo integrala
– Ingurumen-kalitatea
– Ekosistemak
– Fabrikazio ekoeraginkorra eta ekodiseinua

Azterketan zehar, kate bakoitzaren tamaina deskribatu eta kuantifikatzen da, honako hauei dagokienez: enpresak, fakturazioa, enplegua, nazioarteko presentzia, eta sektorearen nazioarteko potentziala ere mugatzen da. Oro har, sektoreko 301 enpresek 3.138 M € fakturatzen dituzte ingurumen-jardueren barruan, eta Hondakinak Kudeatzeko Balioaren katea da nagusi 2.300M €-ko fakturazioarekin, sektore osoaren % 73 inguru izanik (konputu honetan hondakin ferrikoen kudeatzaileak barne hartuta). Uraren ziklo integrala (509M €) eta fabrikazio eraginkorra eta ekodiseinua (86M €) dira fakturazio-maila handiena duten beste bi kateak. Enpleguari dagokionez, 11.900 pertsona baino gehiago daude.

82 eragilek (guztizkoaren % 29) esportazioari edo nazioarteko presentziari buruzko datuak islatu dituzte.

Euskal ingurugiro-sektorearen nazioarteko presentziak (produktiboa edo komertziala) 54 herrialde desberdin hartzen ditu, AEB nabarmentzen delarik 16 enpresarekin, ondoren Mexiko (12), Erresuma Batua (11), Alemania eta Txina (10 bakoitzean), 5 kontinenteak estaliz.

Txostena HEMEN

Lotutako albisteak

Indiako  automozioa:  Indiak  hub  estrategikotzat  duen  posizioa  indartu  du  automobilgintzako  industria  globalean
27/02/2025 Nazioartekotzea

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako  Vaca  Muerta  hobian,  35.500  milioi  dolarreko  inbertsioak  aurreikusi  dira  datozen  urteetarako  gas  naturalaren  arloan
26/02/2025 Nazioartekotzea

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D  Behatokia  S2  2024:  Europa,  Estatu  Batuak  eta  Indiaren  dinamismoak  aukera  berriak  ireki  ditu  Transmisio  eta  Banaketaren  sektorean

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Hazkunde  ekonomiko  apalak  eta  tentsio  globalek  2025eko  lehen  seihilekoa  baldintzatuko  dute

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute

BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Brasilgo  industria  siderurgikoari  buruzko  txostena:  funtsezko  merkatua  euskal  enpresentzat

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat

Basque Trade & Investment-ek, sektore estrategiko horren egungo egoera aztertzen du bere azken txostenean, merkatu horretan sartu nahi duten euskal enpresei informazio erabilgarria emateko edo bertan duten presentzia indartzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.