Euskadi Kolonbian: Azken bost urteetako BEINT gazteek beren esperientziak partekatzen dituzte
Joan den urtarrilaren 17an, gazte profesional talde bat bildu zuen topaketa interesgarri bat egin zen Bogotan; gaur egun enpresan hirugarren fasean diharduten bekadun ohiak, dagoeneko euskal enpresa batzuetan lanean ari direnekin batera; denek 2020ko programako Beint bekadunekin izandako esperientziak partekatu zituzten.
Aipatutako dinamika horretan, Beken jarduera praktikoek euskal enpresarekiko eta Kolonbiako enpresa eta erakunde ingurunearekiko ikaskuntza eta harreman-esparru garrantzitsua eskaintzen dietela partekatu ahal izan zuten. Eskuratutako ezagutzaz gain, bereziki motibagarria izan da euskal enpresekin eta erantzukizuneko postuekin lan-merkatura proiektatzeko duen balioa eta erabilgarritasuna aitortzea.
María Ángeles Guerrak, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen ordezkaritzako enpresa-arloko arduradunak, elkarrizketa parte-hartzailea proposatu zuen, beken faseetako esperientziak eta emaitzak jorratu zuena, baita BEINT bekak dituzten pertsonek elkarri ematen dioten laguntza ere. Zalantzarik gabe, euskal enpresarik lehiakorrenek gaur egun eskatzen dituzten gaitasun eta trebetasun gehienak garatzeko agertoki bikaina.
GURE NAZIOARTEKOTZEA ETA ETORKIZUNEKO PROTAGONISTAK:
Euskal enpresek Kolonbian kontratatutako BEINT ohiak:
- Jorge Gómez: BEINT 2015- ohia, ENNERA CAFen egin zuen bere hirugarren fasea, eta 2016tik Country Manager Colombia- sales Manager Energy-n.
- Jon Lasa: BEINT 2016- ohia, Hirugarren fasean, denbora batez LANIK-en egon ondoren, hura utzi eta Kolonbian bere familia-enpresa propioa ezartzea erabaki zuen. PLECAMER kOLONBIA-ren Gerente Orokorra da. Enpresa familiar propia.
- Héctor Lorenzo: BEINT 2017- ohia, Bere hirugarren fasea SK BERGÉ-n egin zuen, eta 2018tik UR GLOBAL COLOMBIAko gerente orokorra da
- Jon Ander Martínez: BEINT 2017- ohia, ORMAZABAL Kolonbian bere hirugarren fasea amaitu ondoren, 2018tik Kolonbiako Ingeniaritza proiektuen arduradun gisa kontratatua.
- Jonatan Burgos: BEINT 2018-ohia, ELECNORREN bere hirugarren fasea amaitu ondoren, 2019tik Kolonbiako Negozio Garapeneko arduraduna da
BEINT ohiak Kolonbiako euskal enpresetan hirugarren fasea eginez:
- Jon Telleria: BEINT 2019 ohia, gaur egun, hirugarren fasean dago INGETEAMen, Kolonbiako Salmenten Gerente gisa.
- Ander Alberdi: BEINT 2019 ohia, gaur egun, bere hirugarren fasean PICK TO LIGHT SYSTEMS-en, Account Manager bezala.
BEINT ohia Kolonbiako enpresan hirugarren fasea eginez:
- Josu Mikel Zabala: BEINT 2019 ohia, Bigarren fasea FINDETERen egin zuen, gaur egun hirugarren fasean GCA Airlines eta AVIOR Airlines Aholkulari juridiko gisa.
BEINT 2020:
- Ane Setien: BEINT 2020, bulegoa
- Julen Oyarbide: BEINT 2020, bulegoa
- Mikel Larrañaga: BEINT 2020, bulegoa
- Nicolás Goirizelaya: BEINT 2020, FINDETER
BEINT Programari buruz
BEINT Nazioartekotzeko euskal Beken helburua goi-mailako unibertsitate-titulua duten gazteei nazioartekotzearen arloko prestakuntza erraztea da, euskal enpresek eta beste erakunde batzuek etorkizunean profesional-base bat izan dezaten, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasunez erantzun ahal izateko.
BEINT programa Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Garapen Agentziaren ekimena da, eta Basque Trade & Investment-ek kudeatuta.
Informazio gehiagorako:
https://basquetrade.spri.eus/eu/laguntzak/beint-gazteentzako-nazioartekotzeko-programa/
Lotutako albisteak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz