Euskadik eta Fukushimak energia berriztagarrien arloko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute
2011n lurrikara eta tsunamia jasan zituen Fukushima eskualdeko (Japonia) ordezkaritza bat Euskadira etorri da Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren eskutik, energia arloko plan berriak bultzatzeko
Fukushimako (Japonia) prefekturako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) eskutik, energia berriztagarrien arloko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko. 2011ko lurrikarak eta haren ondorengo tsunamiak hondamendi izugarria eragin zuten Japoniako gune hartan eta Japoniako gobernuak, etorkizun berri bat eraikitzeko asmoz, hainbat programa jarri ditu martxan inguru hura berrindustrializatzeko eta energia-iturriak dibertsifikatzeko, arreta berezia jarriz energia berriztagarrietan.
Iragan urrian Euskadiko ordezkaritza bat joan zen Japoniara, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiaren zuzendaritzapean, eta Japoniako Industria Ministerioak (METI) interesa erakutsi zuen bertatik bertara ezagutzeko Euskadiko energia sektorea. Hala, Fukushimako gobernuko eta hango Energia Agentziako lau ordezkari misio batean etorri ziren Euskadira joan den otsailean, prefekturako industriaren sustapen politiketako ordezkari nagusi eta administratzaile Katsuzo Niizeki buru zutela.
Javier Zarronandia Industria sailburuordeak, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak ostegun honetan sinatu dute lankidetza-hitzarmena Japoniako ordezkaritzarekin batera.
Lotutako albisteak

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez
Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du
Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa
Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du