Euskadik badu Kanpo Sarearen bulego bat Tokion
Euskal enpresek eta Japoniako nahiz Asia-Pazifiko eskualdeko inbertitzaileek euren zerbitzura dute Euskadiko Kanpo Sarearen lehen bulegoa Japonian. SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enpresa- eta merkataritza-egoitza berri bat ireki du Tokion, eta Moe Kato, Basque Trade and Investment-ek Japonian duen zuzendaria, izango da bulego horren buru.
Kanpo Sarearen bulego berri honi esker, euskal enpresek errazago aurkituko dituzte eurentzako negozio-aukerak Japonian. Japonia merkatu erakargarria da euskal enpresarentzat, bai bere BPGaren tamainagatik, bai bere eskaera sofistikatuagatik, eta baita ere bere ekonomiaren eta araudien egonkortasunagatik.
Gainera, euskal ekonomiarekin bateragarri izateagatik eta negozioetarako erraztasunagatik nabarmentzen da. Japoniak atzerriko inbertsio-fluxuak finantzatzen ditu, beraz, euskal enpresek aukera izango dute Japonian eta Asia-Pazifiko eskualdean inbertsio handiak egiten dituzten enpresa eta erakundeetara iristeko. Horregatik guztiagatik, merkatu-bolumen oso garrantzitsua eta irisgarria eskaintzen die euskal enpresei.
Gainera, SPRI Taldeko Kanpo Sarearen bulego berri hori lagungarri izango da Invest in Basque Country eremuaren bidez inbertsioak Euskadira erakartzeko, bai Japoniatik eta baita ere Asia-Pazifiko eskualdetik.
Bulegoa Tokion dago, helbide honetan: Toranomon Hills Business Tower 15F, 1-17-1 Toranomon, Minato-ku, 105-6415.
Basque Trade agentziak Kanpo Sarearen 17 bulego ditu, eta zerbitzua ematen die euskal enpresei 90 bat herrialdetan.
Harreman komertzialak Japoniarekin
Guztira, 17 euskal enpresa daude kokatuta Japonian, horietatik 12 ezarpen komertzialak dira, eta beste 7 produkziokoak. Aipagarriena da automobilgintza sektorea, eta atzetik jarraitzen dio fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreak.
Japoniarekin izandako azken lau urteetako balantze komertzialak erakusten du euskal produktuen esportazioak hazten joan direla, 2018an 112 milioi eurokoak izatetik 2021ean 156 milioikoak izatera igaro baitira. Aldiz, inportazioak gutxitu egin dira, 2018an 203 milioi eurokoak baitziren eta iaz 189 milioikoak.
Hauek dira Japoniara gehien esportatzen diren produktuak: aluminioa eta bere manufakturak, eta autoak. Bi multzo horiek esportazio guztien % 70etik gora ordezkatzen dute. ICEXen arabera, 376 euskal enpresak modu erregularrean esportatzen dute Japoniara.
Inportazioei dagokienez, % 50 baino gehiago burdin eta altzairu galdaketa, makineria mekanikoa eta autoak dira.
Aukera berriak Bio-osasun eta Energia sektoreetan
Herrialde oso industrializatua izaki, Japoniak baditu estrategikoak diren hainbat sektore, zeintzuetan euskal enpresentzako aukera handiak egon baitaitezke. Horien artean aipatzekoak dira automobilgintza, produktu industrialak eta ekipo-ondasunak (batik bat makina-erreminta), bio-osasuna, energia, eta nekazaritza eta elikadura sektorea.
Zehazki, Japoniak jakinarazi du epe labur eta ertaineko inbertsio handiak egingo dituela bio-osasun eta energia sektoreetan, bere helburuak lortze aldera. Bi sektore horiek, estrategikoak direnak Euskadirentzat, hiru trantsizioen barruan daude, eta asmoa da sektore horietako negozio-aukerak hurbiltzea euskal enpresari.
Japoniako ekonomiak 4.432.007 milioi euroko BPGa du (2020), Espainiako ekonomiaren tamaina baino lau aldiz handiagoa. 125,8 milioi pertsonako biztanleria duelarik (Espainiako biztanleria baino 2,6 puntu handiagoa), 35.221 €-ko per capita BPGa dauka; ratio hori bera 23.673 €-koa da Espainian, eta 32.727 €-koa Euskadin.
Industriak pisu handia du Japoniako ekonomian, BPG osoaren % 29 inguru ordezkatzen baitu. Hauek dira Japoniako industria garrantzitsuenak: automobilgintza, kontsumorako elektronika eta energia berriztagarriak.
Hona hemen Japoniako ekonomian garrantzitsuak diren eta Euskadirentzat interesgarriak izan daitezkeen sektore batzuk: automobilgintza, kontsumorako elektronika, energia berriztagarriak eta makina-erreminta.
Japoniakoa munduko hirugarren ekonomia handiena da, eta hainbat produkturen (ibilgailuak, makineria, elektronika eta robotika) esportatzaile liderra da. Halere, zahartze demografikoak herrialdearen zabalkundea oztopatu du, eta orobat kontuan hartu behar da soldaten hazkunde ahula eta kontsumo pribatuaren gaineko inflazioa.
Harreman instituzionaletarako zubia
Euskadiren eta Japoniaren arteko harreman instituzionalak asko indartu ziren 2018an eta 2019an, eta bi hitzarmen sinatu ziren: bata, energiaren sektorekoa, Fukushimako Prefeturarekin eta bestea, fabrikazio aurreratuarekin erlazionatutako sektoreetakoa, Mieko Prefeturarekin. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Japonian ireki duen bulegoa lagungarri izango da harreman instituzionalak indartzeko eta Euskadi ongi posizionatzeko bere gaitasun industrialak saltzeko orduan. Bulego hau beste urrats bat da euskal enpresa nazioartekotzeko eta, bereziki, merkatu asiarrera zabaltzeko bidean, presentzia izanik Euskadirentzat funtsezkoa den herrialde batean.
Lotutako albisteak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz