Euskadik eta Nuevo León estatuak (Mexiko) 4.0 Industriaren arloko lankidetza bultzatu dute
Euskal ordezkaritza bat Mexikoko estatua bisitatzen ari da, 2018an SPRI Taldearekin sinatutako akordioan sakontzeko
Eusko Jaurlaritza merkataritza-misioa egiten ari da ostiralera arte Mexikoko Nuevo León estatura, bi aldeek 4.0 industriaren arloan sinatua duten lankidetza-akordioaren harira. Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea eta Alex Arriola SPRI Taldeko zuzendari nagusia buru, euskal ordezkaritzak Monterrey hiriko zentro teknologikoa bisitatu du.
Nuevo León estatuak lankidetza-akordioa sinatu zuen 2018ko azaroan SPRI Taldearekin 4.0 industriaren arloko ezagutza eta jardunbide egokiak partekatzeko, bi herrialdeetako profesionalen trukea sustatzeko eta ekintzailetzaren alde lan egiteko, Eusko Jaurlaritzak abian duen Bind 4.0 programa arrakastatsua eredutzat hartuz.
Gainera, Nuevo León lehentasunezko estatuetako bat da Euskadik Mexikon abian duen nazioartekotzeko-estrategiaren barruan, estatu horren potentzialtasun ekonomiko eta teknologikoagatik, ordezkatzen duen industria motagatik eta euskal enpresen interesagatik. Nuevo León estatuak Nuevo León 4.0 deritzon estrategia diseinatu du Basque Industry 4.0 euskal estrategiaren oinarriei jarraiki, eta estatu aitzindaria da Mexikon 4.0 industria deritzonaren sustapena zabaltzeko ahaleginean. Egun, Mexikok 170 euskal enpresa ingururen 211 ezarpen biltzen ditu, eta euskal inbertsiorik handiena duen herrialdea da, Txinarekin batera.
Asteazkenean hasitako bidaia Monterrey hirian garatuko da lankidetza-akordioaren jarraipena egiteko, eta Roberto Russildi Nueva León estatuko Ekonomia eta Laneko idazkariarekiko bilera bat ere antolatuko da, joan den martxoan Euskadira egindako bisitan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarekin izan zuen topaketari jarraipena emanez.
Misioa osatzeko, bisitak eta bilerak egingo dira Mexikoko unibertsitate eta zentro teknologikoekin, Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoko Parkea eta Monterrey Digital Hub delakoa tarteko direla.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa