Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Mondragon Taldeak Txinako Kunshal hirian duen Industria Parkean, bisitan egon dira aste honetan Nagore Bonilla Basque Trade & Investmenteko zuzendari nagusia eta Yuete Ye agentziak Txinan duen bulegoko zuzendaria. Bisita hau Eusko Jaurlaritzak euskal enpresei merkatu estrategikoetan eskaintzen dien etengabeko laguntzaren barruan antolatu da, Euskadiko balio-kateen nazioartekotze eta babesaren aldeko konpromisoaren harira.
Ordezkaritzak Batz, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Mondragón Assembly eta Orkli euskal enpresen lantegiak bisitatu eta bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte bertan egiten duten jarduera, Txinako merkatuaren erronkak eta lehiakortasuna indartzeko aukerak aztertzeaz gain.
Gainera, enpresa horien ordezkariekin batera, bilera bat antolatu da Anaitasuna baserrian hainbat gai estrategikori heltzeko, hala nola, Txinako kapitalak Europako konpainiak erosteko egiten duen presioa, hornidura-kateei eragin dieten zailtasun logistikoak eta Europar Batasunaren eta Txinaren arteko merkataritza-tentsioak.
Txina merkaturik garrantzitsuenetakoa da oraindik euskal enpresentzat, Euskadiko 200dik gora konpainia bertan finkatuta daudelarik, eta horrenbestez, euskal konpainien presentziarik handiena duen hirugarren herrialdea da, Mexiko eta Estatu Batuen atzetik. Azken hamarkadetan sendotuz joan den ezarpen honi esker, euskal enpresek Txinako merkatuan zabaldu ahal izan dituzte beren produktu eta zerbitzuak. Hala ere, egungo ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoaren eraginez, kezkak sortu dira euskal enpresen posizionamendu eta etorkizuneko egonkortasunari buruz.
Agendaren barruan, halaber, ordezkaritzak bilerak egin ditu Kunshaneko erakundeekin, alde biko harreman ekonomikoak indartu eta lankidetza-bide berriak esploratzeko.
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz.
Lotutako albisteak

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.