Eraldaketa digitala I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 9 apirila, 2018

Euskadiko aurrerapen teknologikoaren adibideak eramango ditu aurten Basque Industry 4.0k Hannover Messera vasco

Munduko azoka industrialik garrantzitsuenean euskal estrategia publiko-pribatuaren presentzia sendotu egiten da teknologia-zentroen, start-upen, unibertsitate sistemaren clusterraren eta lanbide heziketaren parte hartzearekin.  

Munduko azoka industrialik garrantzitsuenean euskal estrategia publiko-pribatuaren presentzia sendotu egiten da teknologia-zentroen, start-upen, unibertsitate sistemaren clusterraren eta lanbide heziketaren parte hartzearekin.

Basque Industry 4.0 Europako azoka industrialik garrantzitsuena den Hannover Messera itzuliko da, datorren apirilaren 23tik 27ra, eduki berriekin eta estrategia irmo eta sendotuarekin. Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Manu Salaverria, Industry 4.0 Gidaritza Taldeko zuzendari exekutiboak gaur eman dituzte ezagutzera Euskadiko standaren xehetasunak: teknologia-zentroek industriarentzat garatutako teknologien adibideak, Bind 4.0 azelerazio programan parte hartu duten start-upak, edota pertsonen prestakuntza 4.0 industriaren esparruan. Iaz Basque Industry 4.0 nazioartean aurkezteko balio izan zuen azokak; aurten berriz, munduko agertokirik onenetakoan bere presentzia sendotzeko baliatu nahi da.

Euskadi bigarren urtez jarraian egongo da Hannover Messe azokan, 4.0 industrian euskal esperientzia nazioartekotzeko estrategiaren esparruan kokatuta. Hannoverrera eramango diren produktu, sistema, programa eta ekimenen aurkezpenak egingo ditu euskal ordezkaritza publiko-pribatuak, 4.0 industriaren arloan enpresek, teknologia-zentroek eta hezkuntza sistemak lortutako aurrerapenak ezagutzera emateko helburuarekin.

Honela, Euskadiko standean antolatutako egitarauan eta azokak antolatutako zenbait forotan, euskal 4.0 industriaren zutabe nagusiak azaltzeko aukera izango da: Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa, Basque Digital Innovation Hub, Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatua, teknologia-zentroen proiektu eta produktuak, 4GUNE – Unibertsitate Sistemako klusterraren xedeak edota Lanbide Heziketa, Batzorde Europarrak erreferentetzat aukeratua izan dena.

 

Basque Industry 4.0 standa

Basque Industry 4.0 standa, Spriren koordinaziopean, 27.pabilioian kokatuko da, Global Business & Markets deitutako espazioan eta 140 metro koadro izango ditu. Bertan, euskal teknologia-zentroek euren teknologiak erakutsiko dituzte Hannoverren, besteak beste:

  • Galdaketarako adimen prediktiboa (IK4-Azterlan)
  • Muntaketa aeronautikoetarako errealitate birtuala (CEIT-IK4)
  • Monitorizazio sistema eta Roboten telemanipulazioa (Tecnalia)
  • Energia-transmisiorako monitorizazioa eta alerta (Tekniker)
  • Errealitate Areagotuko sistema (Vicomtech)

 

Honenbestez, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sareko eragile nagusiak ordezkatuta egongo dira standean.

Bind 4.0 start-upen azelerazio programak toki propioa izango du; programan parte hartu duten start-upetako bi, Innovae eta Irisbond izango dira bertan programaren nondik norakoak azaltzeko eta lehen mailako enpresa industrialekin lan-egitea posible egin duten teknologiak erakusteko:

  • Mantentze-lanetarako laguntza-sistema aurreratua (Innovae)
  • Ingurunearen kontrola begien bidez (Irisbond)

 

Honez gain, Basque Industry 4.0 estrategiako zutabe nagusiak sustatuko dira standean, hau da Basque Digital Innovatio Hub-Euskadiko Aktiboen Sarea. Bere helburua da ETE industrialen eskura jartzea, modu erraz eta eraginkorrean, konektatutako aktiboen sarea non fabrikazio aurreratuko azpiegitura, laborategia, software eta gaitasun zientifiko-teknologiko berritzaile eta bikainak dauden.

Euskadiko hezkuntza sistema ere standean ordezkatuta egongo da, alde batetik 4GUNE Unibertsitate Sistemako klusterrarekin eta bestetik Lanbide Heziketarekin.

 

Aurkezpen programa

Euskadik Young Tech Enterprises foroan hartuko du parte, start-up, ekintzaile, ikasle eta negozio idea berrien bila ari diren inbertsoreei zuzendutako topagunean hain zuzen ere. BIND 4.0 start-upen azelerazio programa izango da aurkezpenaren ardatz nagusi apirilaren 24an, asteartearekin, 17.pabilioian, Spri, Innovae eta Irisbonden eskutik.

Egun horretan bertan, “Euskadi-Méxiko: lankidetza gunea 4.0 esparruan” lan-jarduna egingo da, Gidaritza Taldearen eta Basque Digital Innovation Huben inguruko esperientziak trukatzeko helburuarekin. Hannover Messe azokaren aurtengo edizioan herrialde gonbidatua da Mexiko eta Basque Industry 4.0 standa, stand mexikarren alboan dago. Hurbiltasun hau baliatuko du Euskadik Mexikoko ordezkariekin harremanak izateko, Mexiko baita atzerrian ezarritako euskal enpresa kopuru handiena duen herrialdea.

Halaber, Basque Industry standak hainbat hitzaldi hartuko ditu: teknologia-zentroenak, Bind 4.0 programako start-upenak, 4GUNE unibertsitate sistemarena, TKNIKA Lanbide Heziketaren ikerketa eta berrikuntza aplikatuko Zentroarena eta Euskadiko Zibersegurtasun Zentroarena.

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Hannover Messe bisitatuko du apirilaren 25ean, asteazkena; azokan parte hartuko duten euskal enpresekin topaketa bat egiteaz gain, hitzaldia ere eskainiko du Basque Industry 4.0: etorkizuneko fabrikaren estrategiari buruz.

 

Basque Industry 4.0 standeko aurkezpenen laburpena:  

  • “Konektibitate industriala, makina-erremintaren errendimendua hobetzeko” – Tecnalia
  • “4.0 industriaren benetako adibideak datuen adimena eta ikusmen konputazioaren bidez” – Vicomtech
  • “Inguruaren kontrola begien bidez” – Irisbond
  • “Smart-G + G-Cloud: nola ekiditu akats kritikoak energiaren transmisio osagaiekin” IK4-Tekniker
  • “SAAM, Mantentze-lanetarako laguntza-sistema aurreratua” Innovae
  • “Txertatutako gailu industrialen operazio eta mantentzea. Zibersegurtasuna, Datu Handiak, adimen artifiziala eta ICSren bidean” – Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa
  • “4GUNE, Unibertsitate sistemako klusterra: lankidetza sistemikoa enpresekin, 4.0 industriaren erronken aurrean” – Euskanpus
  • “LH 4.0: errendimendu handia Euskadiko Lanbide Heziketan” – Tknika
  • “Akatsik ez prozesu industrialetan: errealitatea ala fikzioa?” – Azterlan

 

Euskal enpresak Hannover Messen

Hogeitik gora euskal enpresa izango dira Hannover Messe 2018an erakusketari. Hauetako batzuk urtero hartzen dute parte azoka honetan; beste batzuentzat ordea, lehen aldia da, adibidez Goierri Valley, eskualde horretako elkarte-industriala, 50etik gora enpresa biltzen dituena, besteak beste CAF, Orkli, Hine edota Ampo.

Euskal enpresen standak, azokako pabilioi desberdinetan banatuta daude:

 

3.pabilioia

 

Fundiciones Aizpurua Fundigex                     Gurelan
Guivisa
4.pabilioia

 

Arabako Merkataritza Ganbara
Bilboko Merkataritza Ganbara
Egondo
Goierri Valley
Laminados Losal
Naivan Transformados Metálicos, S.L.
Rpk, S. Coop
Sisfle
5.pabilioia

 

Bilboko Merkataritza Ganbara
Lesol S.A.
Plasnor S.A.
6.pabilioia

 

Innovae Augmented Reality Agency S.L.
Virtualware 2007
12.pabilioia

 

Electrotécnica Arteche Hermanos
Fanox Electronic
Merytronic 2012
Pronutec
Uriarte Safybox

 

Hannover Messe

Munduko lehen industria-azoka da Hannover Messe eta orain dela 60 urte baino gehiago hasi zen ospatzen. 2018.urteko edizioa apirilaren 23 eta 27 bitartean egingo da “Integrated Industry, Connect & Collaborate” izenburupean eta produktuen digitalizazioa, 4.0 industria eta modu masiboan banatutako energia izango ditu ardatz nagusi. Azoka bat baino gehiago azoka baten:

  • Motion, Drive&Automation: Potentziaren transmisioa (teknologia eragileak eta fluidoenak)
  • Digital Factory: Integratutako prozesuak eta irtenbide informatikoak (fabrikazio gehigarria barne hartuta)
  • Energy: Energiaren teknologiak.
  • Industrial Supply: Azpikontratazio industriala eta eraikuntza arinak
  • Research & Technology: Ikerketa eta Garapena

Informazio gehiago Irekian: http://bit.ly/2uWojrn

Lotutako albisteak

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.