Euskadiko ingurumen-sektorerako nazioarteko aukera-merkatuak
Ingurumena zaintzea behar globala da, eta, era berean, enpresa-aukera ere bada. Ingurumen-merkatu globalak etengabeko hazkundea izan du 2010-2020 aldian, 2020an 1.427 bilioi USD izatera iritsi arte.
Balio-katearen eta segmentuaren araberako banaketa aztertuz gero, 4 segmentu handi nabarmentzen dira gainerakoen gainetik: bi Baliabideen balio-katean, Clean Energy Systems eta Water utilities, eta beste bi Zerbitzuenean, Solid Waste management eta Water Treatment Works.
Txosten honetan, ekoindustriaren sektoreko herrialdeen mundu-mailako konparazioa egiten da, eta nazioarte mailako 25 ingurumen-merkatu nagusiak aztertzen dituzten herrialde-fitxak aurkezten dira, indize honekin:
- -Munduko ingurumen-merkatuaren balioa
- – Ingurumeneko ondasun eta produktuen nazioarteko merkataritza
- – Ingurumen-merkatu globalaren bilakaeraren aurreikuspenak (2027)
- – Analisi konparatiboa adierazleen arabera
- – 25 herrialdetako xehetasun-ikuspegia
Txostena deskargatu daiteke HEMEN:
Lotutako albisteak

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean
Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan
Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean
Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute
BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat
Basque Trade & Investment-ek, sektore estrategiko horren egungo egoera aztertzen du bere azken txostenean, merkatu horretan sartu nahi duten euskal enpresei informazio erabilgarria emateko edo bertan duten presentzia indartzeko.