Euskadiko Kanpo Sarea hazi egin da Australian zabaldu duen merkataritza-bulego berriarekin
-
- PRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziaren Kanpo Sareak 22 bulego ditu dagoeneko, eta 92 herrialderi baino gehiagori ematen die zerbitzua
- Australiako bulego berria Asia-Pazifikoko eskualdean dago, hots, Euskadiko sektore estrategiko gehienetan etorkizunean hazkunde ekonomikorik handiena izango duen munduko eskualdean
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Australiako merkataritza-bulegoa ireki du, eta, beraz, SPRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziaren Kanpo Sareak 22 merkataritza-bulego propio ditu dagoeneko, eta mundu osoko 92 herrialderi baino gehiagori ematen die zerbitzua. Horrela, beraz, Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrarekin horri dagokionez hartutako konpromisoari erantzun dio. Bulegoa Emma Stevens-ek zuzenduko du.
Sydneyn ireki den bulego berriaren izen ofiziala “Australia eta Zeelanda Berriko bulegoa” da, eta bulego horrekin sendotu egingo da Eusko Jaurlaritzak Asia-Pazifikoko eskualdearen alde egindako apustua. Izan ere, eskualde estrategikoa da euskal enpresentzat, Euskadiko sektore estrategiko gehienetan (energia, sare elektrikoak, makina-erreminta, telekomunikazioak) etorkizunean hazkunde ekonomikorik handiena izango duen munduko eskualdetzat hartuta dago, eta osatzen duten merkatu nazionaletan kokatutako euskal enpresa ugari daude.
Bestalde, Euskadik oraindik ordezkaritzarik ez zuen herrialdeen artean, Australia da euskal enpresentzat hazkunde-ahalmenik handiena duena, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak egindako azterlan baten arabera. Euskal erakundeen presentziak gora egin du etengabe Asia-Pazifikoko eskualdean azken bi hamarkadetan. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak merkataritza-ordezkaritzak ireki ditu Txinan (2003), Indian (2009), Singapurren (2015), Japonian eta Hego Korean (2022), eta 2024an ireki den Australiakoa gaineratu behar zaie orain.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik adierazi duenez, merkataritza-bulego berriaren irekiera “aukera handia da Eusko Jaurlaritzak Euskadi nazioartekotzeko hainbat hamarkadatan landu duen politika indartzeko. Industria-herrialde txikia gara, eta, horregatik, garrantzitsua da mundura irekitzea. Nazioartekotzea gure industriarako lehiakortasunaren baliokidea da. Gure merkataritza-bulegoek merkatu berrietara jo nahi duten euskal enpresei laguntzen diete, eta, aldi berean, funtsezko tresna dira Euskadin inbertitu eta ezarri nahi duten atzerriko enpresak erakartzeko”.
Australia, ekonomia garrantzitsua Euskadirentzat
Australiak, bere BPGd-aren tamaina dela eta, merkatu interesgarria eskaintzen du. Izan ere, munduko BPGd-rik handieneko 13. herrialdea da, eta kualifikazio handiko lan-indarra, azpiegitura onak eta egonkortasun ekonomiko eta politikoa ditu. Era berean, egonkortasun juridikoa eta arau-egonkortasuna direla eta, arrisku-maila txikia du, eta negozioak garatzeko erraztasunik handieneko herrialdeen artean kokatuta dago. Gainera, gero eta barne-eskari handiagoa eta sofistikatua du.
Horrez gain, euskal ekonomiarekin duen osagarritasunagatik eta Euskadirentzat estrategikoak diren sektoreetan eskaintzen dituen aukerengatik nabarmentzen da. Sektore horien artean, honako hauek aipa daitezke:
-
- Energia: datozen 10 urteetan, energia eolikoaren eta eguzki-energiaren sektoreak bizkor haziko dira. Izan ere, Australiak lursail eta baliabide ugari ditu eskuragarri, eta Australiako gobernuak asmo irmoa agertu du bere energia-matrizea deskarbonizatzeko.
- Meatzaritza eta nekazaritzako industria: Australiako ekonomian funtsezkoak diren bi sektore horietarako ekipamenduak inportatu beharra (modernizazio- eta eraldaketa-inbertsio handiak egiten ari dira sektore horietan) mesedegarria izan daiteke euskal enpresen esportazioetarako.
- Osasun-gailuak: Australia bizi-itxaropen handiko herrialdea da, eta, beraz, aukera ona eskaintzen du adinekoentzako, osasun digitalerako, zahartze aktiborako eta gaixotasun kronikoak kontrolatzeko produktuak eta zerbitzuak txertatzeko.
Hala ere, gaur egun euskal enpresen presentzia urri samarra da, eta 26 daude ezarrita (haietatik, 25 komertzialak dira).
Hori guztia dela eta, Australian Basque Trade agentziaren bulego bat irekitzearen bidez inflexio-puntu bat ezarri nahi da euskal enpresek herrialde horretan eta eskualdean egiten duten jardueran, eta merkatu garrantzitsu horretan txertatzen lagunduko zaie.
Herrialde horretan bulego bat edukitzeak, euskal enpresen merkataritza-ekintzak ugaritzeaz gain, beste esparru batzuk bultzatu ditzake, hala nola lankidetza teknologikoa edo inbertsioaren erakarpena (Australiatik Euskadira).
Azpiegiturak: Australiak gaur egun eraikuntza-fase aktiboan dauden eskala handiko industria-, energia- eta garraio-proiektu ugari ditu dagoeneko, baita plangintza-fasean eta hasteko prest dauden proiektuen zorro zabal bat ere. Azpimarratu beharra dago Australiako gobernuak abiadura handiko trenaren alde egin duen apustua. Aurreikusitakoaren arabera, 68.000 milioi euroko inbertsioa egingo du epe ertainean.
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.