Euskadiko Nazioartekotze Agentzia Errusiara joan da hango errealitate ekonomikoa ezagutzera
Une honetan 21 euskal enpresa daude Errusian kokatuta
SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziako (Basque Trade & Investment) ordezkaritza bat bisitan joan da Errusiara, lehen eskutik ezagutzeko hango errealitate ekonomikoa. Une honetan 21 euskal enpresa daude Errusian.
Euskal ordezkaritza Mondragon Taldearen delegazioan izan da eta bisitaldi bat egin du Kaluga hirira, Errusiako automozioaren industria-gune handi batera, hantxe baitauzkate euren produkzio-lantegiak Wolkswagen, Volvo eta PSA bezalako multinazional garrantzitsuek. Kaluga hirian Gestamp eta Gescrap euskal enpresak bisitatu dituzte.
Bere bidaia biribiltzeko, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak bisita bat egingo du Errusiako federazioaren Merkataritza Ganberara eta Moskuko Merkataritza Ganberara.
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz. Agentzia horrek 22 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an eta profesionalen talde bat esleituko zaio, 30 profesional egongo direlarik egoitza nagusian eta 19 Kanpo Sarean.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.