Ainhoa Ondarzabal, Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilari delegatua.
Nazioartekotzea
Albisteak 22 maiatza, 2018

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak aholkularitza ematen die euskal enpresei Dubaiko Erakusketa Unibertsaleko lizitazioak eskura ditzaten

Ekimena sortu da Javier Zarraonandiak –Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak- eta Ainhoa Ondarzabalek –Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilari delegatuak- Arabiar Emirerri Batuetara egin duten bidaiaren ondoren

 

Ekimena sortu da Javier Zarraonandiak –Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak- eta Ainhoa Ondarzabalek –Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilari delegatuak- Arabiar Emirerri Batuetara egin duten bidaiaren ondoren.

2020an egingo den ekitaldi horrek 2.500 milioi eurotik gorako 134 lan lizitatu zituen iaz bakarrik.

SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) aholkularitza eskaintzen die 2020ko Dubaiko Erakusketa Unibertsaleko lizitazioetan interesatuta dauden enpresei. Javier Zarraonandia –Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea- eta Ainhoa Ondarzabal -Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilari delegatua- duela gutxi izan dira Arabiar Emirerri Batuetan, eta bidaia haren ondorioz, erakunde publikoak zehatzago aztertu ditu herrialde hark Euskadiko enpresa-sareari eskain diezazkiokeen aukera komertzialak.

 

Erakusketa Unibertsala Dubain egingo da 2020an (EXPO 2020), eta aukera interesgarria da euskal enpresen negozioentzat, bai ekitaldiaren dimentsio globalagatik, eta baita ere, aurreikuspenen arabera, bisitari asko izango dituelako, 25 milioi lagun inguru. EXPO 2020 ekitaldiaren antolakuntzak dagoeneko esleitu ditu 3.200dik gora kontratu mundu osoko enpresentzat, horietatik %57 ETEek eskuratu dituztelarik.  Dubaiko Erakusketa Unibertsalak 2.500 milioi eurotik gorako 134 lan lizitatu zituen 2017an bakarrik.

 

Kontratu gehienak esleituta badaude ere, bereziki diseinu, ingeniaritza eta eraikuntza arloetakoak, oraindik badaude aukerak euskal enpresentzat.  Aurreikusi da 2018an lizitatuko dela herrialde parte-hartzaileen pabilioiak, pabilioi bereziak eta hondakinen kudeaketarako nahiz zerbitzuetarako azpiegiturak eraikitzeko proiektua. Era berean, aukerak zabalduko dira sektore hauetan espezializatutako enpresentzat: hiriko plangintza, informazio teknologiak, energia berriztagarriak, hondakin operatzaileak, multimedia eta ikus-entzunezkoak, ekitaldien kudeaketa, cateringa eta elikadura, marketina eta ticketinga.

 

Kontratu horiek eskuratzeko,  EXPO 2020ko hornitzaile gisa akreditatu beharra dago. Behin erregistratu ondoren, enpresek zabalik dauden lizitazioei buruzko informazioa jaso dezakete, eta webgune horretan bertan adieraz diezaiekete antolatzaileei lizitazioren batean interesaturik dauden. Enpresa interesatuek informazio gehiago eska dezakete Euskadiko Nazioartekotze Agentzian, 944 037 162 telefonora deituta edo agavin@basquetrade.eus helbidera idatzita.

 

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.