Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Irlandako enpresa-ordezkaritza baten bisita jaso du
Bisita hori IMR erakundeak (Irish Manufacturing Research) antolatu du, zeina urtero joaten baita teknologikoki aurreratuak diren Europako eskualdeetara
SPRI taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade and Investment) Irlandako enpresa-ordezkaritza baten bisita jaso du egunotan, eta IMR (Irish Manufacturing Research) erakundeak antolatu du bisita hori. IMR urtero joaten da teknologikoki aurreratuak diren Europako eskualdeetara, fabrikazio prozesuei eta 4.0 Industriari buruz gehiago jakiteko. Aurreko urteetan Danimarkan eta Lonbardian (Italia) izan da bisitan.
Euskadira asteartean iritsitako Irlandako ordezkaritza horretan, IMRko ordezkariak eta hainbat enpresa eta erakundetako hogei bat ordezkari ere etorri dira. Lehendabizi, Danobatgroup enpresara joan ziren, eta asteazkenean bisitan izan ziren Vicomtech eta Mondragon Taldearen egoitzetan, Mondragon Unibertsitatean eta Ikerlan teknologia-zentroan. Ostegunean, berriz, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko aeronautikako fabrikazio aurreratuko zentroan izan dira, bai eta parkean bertan kokatutako Roxall Group enpresa farmazeutikoan.
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.