Agustin Arostegi. Basque Trade Investment
Nazioartekotzea
Albisteak 31 maiatza, 2018

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak lurralde garapenari buruzko aholkularitza eman die Kolonbiako hiriei

Ekitaldi hori Basque Country Lizitazioak Plataformaren barruan txertatuta dago

SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentzia (Basque Trade & Investment) topaketa batean parte hartzen ari da Kolonbian, lurralde garapenari buruzko aholkuak emateko Kolonbiako zenbait hiriri. Topaketan parte hartuko duten euskal enpresek konponbide zehatzak proposatuko dituzte, aukerak zabalduz negozio berriak egiteko.

Kolonbiako ACODAL (Osasun eta Ingurumen Ingeniaritzako Kolonbiako Elkartea) erakundeak antolatu du topaketa, Euskadiko ACLIMA ingurumen klusterraren laguntzarekin.

Aipatu hiriek badute ekintza plan bat, Findeter Garapenerako Bankarekin adostua, zeinak konponbide integralak (egituraketa, finantzaketa eta laguntza teknikoa) eskaintzen baititu eskualdeetako ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen duten azpiegitura sostengarriko proiektuei laguntzeko.

Ekitaldi hori Basque Country Lizitazioak Plataformaren barruan txertatuta dago, zeinaren helburua baita laguntza ematea euskal enpresei parte har dezaten erakunde multilateralek finantzatutako inbertsio publikoetako lizitazio prozesuetan. Kolonbia da plataforma horretako xede-merkatuetako bat, eta jomugan ditu Cartagena, Popayán, Tumaco, Neiva edo Santa Marta hiriak

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.