Albisteak 1 Marzo, 2019

Euskadiren merkataritza-bulego berria Washingtonen

Arantxa Tapia sailburua izango da Estatu Batuetako bi kostaldeetan martxoaren 4tik 8ra erakunde- eta enpresa-mailan egingo den ekintzaren buru

 

Arantxa Tapia sailburua izango da Estatu Batuetako bi kostaldeetan martxoaren 4tik 8ra erakunde- eta enpresa-mailan egingo den ekintzaren buru

Erakunde-mailako ordezkaritza energia sektoreko 15 enpresek parte hartzen duten enpresa-misioarekin egongo da Washingtonen

Eusko Jaurlaritzak Bind 4.0 azeleragailua aurkeztuko du Silicon Valey-n. Bertan Google eta Standford-eko Unibertsitatea bisitatuko ditu

Zibersegurtasuneko euskal zentroak San Frantziskon egingo den sektore horren erreferentziako nazioarteko hitzorduan hartuko du parte

 

Sektore askotan, Euskadiko enpresentzako Estatu Batuak merkatu nagusietako bat dira, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak datozen egunetan burutuko duen misio instituzional eta enpresarialaren helburua energiaren eta automobilgintzaren sektoreetan harreman komertzialak lantzea izango da.  Halaber, Silicon Valleyko enpresen eta unibertsitateen artean teknologia berri aurreratuenen eta zibersegurtasunaren esparruetan aukera berriak bilatu nahi dira.

 

Bidaia honetan, gainera, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Washingtonen izango duen bulego berria inauguratuko dute. Bulegoaren helburu nagusia euskal enpresen jarduera komertziala Estatu Batuekin handitzea izango da. Bulego hau euskal enpresaren interesak sustatzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzak mundu osoan zabalduko duen 16.a da.

 

Ekitaldiz betetako agenda izango duen 5 eguneko bidaia izango da. Euskal ordezkaritzak mendebaldeko kostaldea (San Frantzisko – Silicon Valley) eta ekialdekoa (Washington) bisitatuko ditu, euskal enpresekin, Estatu Batuetako start-upekin eta zibersegurtasunean buruan dauden enpresekin bilerak egiteko, eta instituzioekin eta erakunde aldeaniztunekin biltzeko.

 

Ekialdeko kostaldea

Energia enpresak

Javier Zarraonandia Industria sailburuordea buru izango duen Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, lehendabizi, Bostonera bidaiatuko du eta, ondoren, Washingtonera joango da. Ordezkaritza horrekin, Euskadiko 15 energia-enpresatako ordezkariek bidaiatuko dute.

 

Enpresa-misio hori Mendebaldeko kostaldera joango den teknologiaren esparruari lotutako ordezkaritzarekin —sailburua egongo da hauen buru— bilduko da Washingtonen, martxoaren 7an eta 8an.

 

Bulegoaren inaugurazioa Washingtonen

SPRIren mende dagoen Nazioarteko Agentziaren bulego berriaren inaugurazio ofiziala martxoaren 7an egingo da. Ekitaldi horretara Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzarekin batera bidaiatuko duten energiaren sektoreko euskal enpresak gonbidatuta daude.

 

Bulegoko zuzendari Juardana Izagirrek zuzenduko du ekitaldia. Bertan John Garamendi batzarkideak hartuko du parte eta berak egingo die ongi etorria ekitaldian parte hartuko duten guztiei. Gonbidatuta dauden energiaren zein automobilgintzaren esparruetako euskal enpresei Estatu Batuetakoa bezalako hain merkatu lehiakorrean arrakasta izateko gakoak emango dizkiete Gestamp, Ibermática USA eta Avangrid Renewables enpresetako ordezkariek, eta euren esperientziaren balorazioa egingo dute.

 

Mendebaldeko kostaldea

Zibersegurtasuna

Arantxa Tapia sailburua San Frantziskora joango da mundu-mailako zibersegurtasun-azoka nagusian —RSA Conference— euskal ordezkaritzaren buru gisa parte hartzeko.

 

Azoka bisitatu aurretik, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak ekitaldi bat antolatu du. Ekitaldi horretan, Euskadiko hainbat ekintzailek euren enpresak aurkeztu ahal izango dituzte munduko zibersegurtasun-enpresa nagusietako 50 ordezkari baino gehiagoren aurrean.

 

Euskadiko ordezkaritzak, gainera, Google HQ —Google LLC multinazionala osatzen duten enpresetako bat— bisitatuko du. Egoitza Kaliforniako Mountain View-n dauka eta munduko lau enpresa teknologiko nagusietako bat da. Google HQk hainbat aplikaziotarako errealitate birtualeko (EB) eta errealitate areagotuko (EA) aplikazioak lantzen ditu.   Gamifikazio-teknologien bitartez, hainbat arlotarako —adibidez, zinema, kirolak eta logistika— aplikazioak erakutsiko dituzte.

 

Stanfordeko Unibertsitatera bisita

Stanfordeko Unibertsitateko Adimen Artifizialeko laborategira bisita Estatu Batuetako egonaldiko beste ekitaldi garrantzitsu bat da. Bileraren helburuetako bat da duela gutxi eratutako Euskadiko Ikerketa eta Teknologia Partzuergoaren, BRTAren (Basque Reserch & Tecnology Alliance) eta Christopher Manning buru duen Adimen Artifizialeko (AA) laborategiaren artean lankidetzarako bideak zabaltzea.

 

Unibertsitatera egingo den bisitak beste helburu bat —kutsu instituzional handiagokoa— ere izango du. Euskadiko ordezkaritza John Etchemendyrekin —17 urtez Unibertsitateko errektorea eta, gaur egun, irakaslea— eta Brendan Walsh-ekin —Nazioarteko Gaietarako Bulegoko zuzendaria— bilduko da.

 

BIND 4.0 programaren aurkezpena Silicon Valeyn

Start-upen BIND 4.0 azelerazio-programa nazioartean jada izen handiko programa bihurtu da, eta berrogeita hamar start-up ingururen aurrean aurkeztuko da Silicon Valeyn. Errealitate Birtualean eta Areagotuan, Zibersegurtasunean, Adimen Artifizialean, Robotika Korporatiboan eta Cloud Computing-en lan egiten duten hainbat ekintzailek eta inbertsio-funts batek Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi honetan egongo direla adierazi dute.

 

Euskal elkartearekin topaketa San Frantziskon

Astelehen arratsaldean, Euskadiko ordezkaritza euskal elkartearekin bilduko da San Frantziskoko Euskal Etxean. Ekitaldi honetara, Estatu Batuetako egonaldian parte hartzen duten enpresez gain, Kaliforniako euskal gizataldea ere gonbidatuta dago.

Lotutako albisteak

Euskadik  Txinan  finkatutako  euskal  enpresen  babesa  indartu  du  Kunshanera  egindako  bisita  baten  bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez

Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik  Europako  energia-sektorean  duen  presentzia  indartu  du  ‘Power  Connect  Energy  Summit’  delakoaren  bidez
27/03/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez

100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Adimen  artifiziala,  blockchaina  eta  zibersegurtasuna  izango  dira  Elkargiko  35.  Enpresa  Topaketaren  erdigunean

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean

Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

Euskadik  eta  Koreak  lankidetza  teknologikoa  bultzatu  dute  adimen  artifiziala  eta  digitalizazioa  ardatz  dituen  ikuspegi  berezi  batez

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez

Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza  Taldeak  bere  presentzia  handitu  du  Alemanian,  produkzio-kostuak  ia  %  40  murrizten  dituen  lanarekin
26/03/2025 Nazioartekotzea

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin

KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.