Euskal enpresa eta erakundeak negozio berri bila Singapurren
Erakundeek hainbat proiektu (hirigintzakoak, arlo digitalekoak, energia eta arkitektura esparruetakok) aurkeztu dituzte hiru ekitaldi desberdinetan.
Euskal enpresa eta erakundeek hainbat arlotako proiektuak (hirigintza, arlo digitala, energia eta arkitektura) aurkeztu dituzte Singapurren, negozioa sortzeko Asia hego-ekialdean. Uztailean eginiko hiru ekitaldi hauetan aurkeztu dituzte beren proposamenak: World City Summit WCS 2018, Singapore International Water Week 2018 (SIWW) eta CleanEnviro Summit Singapore 2018 (CESS).
Bilboko Udalak, “Lee Kuan Yew World City Price” sariaren lehenengo irabazleak, Zorrotzaurreko berrikuntza proiektua aurkeztu du. Hirien arloan baita ere, Euskadiko IKTen Gaia klusterra Singapurrera joan zen “Smart City Tech” proiektuaren inguruko aliantzak sortzeko. Beste zazpi klusterrek parte hartzen dute Europako programa horretan, zeinaren helburua baita konponbide digitalak aplikatzea hiri inguruneetan. Gaiak emaitza oparoa lortu zuen, lankidetza-akordio bat (MOU) sinatu baitzuen “IPI Singapore” erakundearekin, hau da, teknologia berrien eta berrikuntzen garapenerako tokiko gobernuaren agentziarekin.
Bestalde, hainbat euskal enpresak parte hartu zuten Singapore Water Week 2018 ekitaldian (WCS ekitaldiarekin batera egin zena), non argi ikusi baitzuten etengabe handitzen ari direla eskualde hartako uraren sektoreko premiak, zehazki, gatzgabetzearekin eta etxeetan edo industrietan erabiltzeko uren tratamenduarekin zerikusia duten proiektuen arloan.
Habic Euskadiko Habitat eta Zur klusterrak eta beste bost euskal enpresak hainbat hitzaldi tekniko eskaini zituzten Singapore Institute of Architects erakundearen eskutik. Euskal enpresek aukera izan zuten beren nobedadeak eta azken garapen teknikoak azaltzeko, eta Singapurreko 80tik gora arkitektok arretaz jarraitu zituzten azalpenak.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.