Euskal enpresek bilera birtualak egin ahal izango dituzte SPRI Taldearen Kanpo Sareko bulegoetako 13 arduradunekin uztailaren 7tik 9ra
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpo Sareko arduradunek bilerak egingo dituzte hala nahi duten euskal enpresariekin datorren uztailaren 7tik 9ra, Eusko Jaurlaritzak enpresei nazioartekotzen laguntzeko dituen tresna guztiak eskaintzeko. Urtero egiten diren bilera horiek telematikoki egingo dira aurten. B2B hitzorduak eskatzeko aplikazioa zabalik dago jada.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziako ordezkariek hala esan dute aurrez hitzartutako bakarkako bilera horiei buruz: “Covid-19ak ekarri duen mundu mailako erronkaren aurrean, Agentziak era askotako tresnak eskaintzen ditu euskal enpresek esportatu dezaten eta nazioarteko merkatuetan duten posizionamendua sendotu dezaten”.
Esan bezala, ordubeteko bilerak egiteko hiru egun horietan, hitzorduak eskatu ahal izango dira Argentina eta Uruguai, Brasil, Txile, Txina, Kolonbia, India, Italia, Mexiko, Polonia, Erresuma Batu eta Irlanda, Txekiar Errepublika eta Eslovakia, Errusia eta Singapurreko bulegoetako arduradunekin (ASEAN eremuko herrialdeak estaliz).
Kanpo Sarea 87 herrialdetara zabaltzen da eta 70 profesional eta 16 bulego propio ditu. Basque Trade Agentziako nazioartekotze-taldeak enpresa bakoitzaren neurriko zerbitzuak ematen ditu atzerrira irteteko prozesu osoan, horretarako baliatzen dituelarik Adimen Lehiakorra, Jomugako Egitura eta Nazioarteko Zabalkuntza eta Salmentak.
Zehazki, zerbitzu hauek eskaintzen dira: neurrira bildutako informazioa eta jomuga-merkatuen analisia, produktu baten muga-zergei buruzko azterlanak, nazioarteko azoketarako laguntza eta kontaktuak; tokiko bazkideen identifikazioa; lursailak, pabilioiak, bulegoak eta instalazio espezializatuak bilatzea; orientazio juridiko eta fiskala eta laguntza publikoei buruzkoa; jomugan banku-kontuen irekiera tramitatzeko aholkularitza; produktua homologazio-organismoetan erregistratzeko laguntza; atzerrian giza-baliabideak bilatzea eta aurre-aukeraketa egitea; bulego birtualeko zerbitzuak; bidaia-agendak prestatzea, banatzaileak, agenteak eta bezeroak bilatzea; hornitzaileak bilatzea; tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak, atzerrian esportazio-partzuergoak sortzeko laguntza, e.a.
BasqueTrade & Investment Kanpo Sarearekin topaketa birtualak egiteko ekimen honi buruzko berrikuntzak jasotzeko, garrantzitsua da gure kanal sozialetan jarraitzea, nazioartekotze-gaietan espezializatua edo orokorra eta/edo SPRI Taldearen informazio-buletinetara harpidetuta egotea.
Lotutako albisteak

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.