Nazioartekotzea
Albisteak 6 ekaina, 2019

Euskal enpresek negozio-aukera gehiago izango dituzte nazioarteko lizitazioetan, funts multilateraletako bi organismo berrirekin lortutako akordioei esker

Euskal Agentziak informazioa eta laguntza emango du Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren (EBRD) eta Afrikako Garapenerako Bankuaren proiektuetarako

 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak informazioa eta laguntza emango du Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren (EBRD) eta Afrikako Garapenerako Bankuaren proiektuetarako

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek ezagutzera eman du Basque Country Lizitazioak Plataforma izeneko programaren ikuspegi berria, zeinaren bidez aukera gehiago baitago funts multilateralek finantzatutako nazioarteko proiektuetan parte hartzeko, bi finantzatzaile berriei esker: EBRD eta Afrikako Garapenerako Bankua. Euskal enpresak oso lehiakorrak eta gaitasun eta esperientzia handikoak izaki zenbait sektoretan, programa honen helburua da sektore horietako proiektuak helaraztea enpresei, eta laguntza ematea prozesu osoan, jomugak eta partner-ak ugaritu ditzaten. Orain arte Kolonbian, Argentinan eta Mexikon zentratzen ziren eta Munduko Bankuarekin eta Nazioarteko Garapenerako Bankuarekin kolaboratzen zuten. Aurtengo ediziotik aurrera, bi erakunde kolaboratzaile gehiago izango direnez, enpresek aukera izango dute Afrika, Asia eta Europako lizitazioetan parte hartzeko.

Halaber, agentziak jakinarazi du are gehiago “zorroztuko” dituztela ekimenetan parte hartzeko hautaketetarako irizpideak, eraginkorragoak izateko eta lizitazioetan arrakasta-berme gehiago izateko. Enpresa bakoitzaren “neurrira” eginiko eskaintzak landuko dira eta hurbileko jarraipena egingo zaie, aldian behingo bilerak eginaz enpresekin proposamena egokitzeko eta eskatutako betekizunetara moldatzeko.

Ondarzabalek esan du programaren lehen faseko lanaren balantzea positiboa izan dela: informazioa eman zaie enpresei 92 aukerari buruz, horietatik 22ra aurkeztu dira eta 5 lizitazio irabazi dituzte. Kontuan harturik proiektuen bolumena eta beste euskal enpresa batzuengan duten trakzio-indarra, ekintza positiboa iritzi zaio.

Agentziak antolatu duen jardunaldi hau Basque Country Lizitazioak Plataforma programaren zabalkunde-jardueretako bat izan da, eta bertan izan dira EBRDko ordezkariak. Ekimen horrekin osatu da Intergune ekitaldiaren markoan antolatutako jardunaldia, non Afrikako Garapenerako Bankua izan baita protagonista.

Antonio Ocaña izan da EBRDko ordezkaria, Espainia edo Portugalerako Negozioen Garapenerako arduraduna, eta argitu du EBRD finantza-erakunde bat dela, merkatuko ekonomien garapena babesten duena (Espainiak erakunde horren kapitalaren %3,4 jartzen du). Gehienbat lanean ari da Europa erdialdean eta ekialdean, Asia erdialdean eta Afrika iparraldean, eta 9.500 milioi euroko inbertsioak pizten ditu urtero. Inbertsio horiek lau sektore nagusitan egiten dira: energia, finantza-erakundeak, azpiegiturak eta korporazioak.

Ocañak azpimarratu du ez direla bakarrik banku bat, baizik eta dimentsio anitzetako ikuspegia dutela, kontuan hartzen dituena laguntza teknikoa, politiken arteko elkarrizketa, ko-finantzaketa kontzesionala eta abar, hainbat finantza-tresna erabiliz horretarako, hala nola zorra, kapitala eta bermeak.

Jarraian, Dirk Plutz-ek (EBRDko Associate Director Procurement Policy Advisory) xeheki azaldu du zeintzuk diren bankuak eskaintzen dituen aukerak, bere erosketa-politika, eta nola lan egin erakunde horrekin bezero publiko zein pribatuei finantzatzen dizkien proiektuetan.

Plutz-ek azpimarratu du bankuak ondasun eta zerbitzuak hornitzeko aukera handiak eskaintzen dizkiela hainbat sektoretako enpresa nahiz partzuergo pribatuei, baina hornitzaile izateko zenbait politika eta printzipio bete behar direla: irizpide horiek lerrokatuta daude MMEko hornikuntza arauekin, erabakiak bezeroak hartzen ditu bankuak gainbegiraturik, e.a.

Aipatu dituen proiektu interesgarriei eta sektoreei dagokienez, hona zenbait adibide: udal azpiegiturak (uren tratamendua, hodiak…), garraioa (burdinbideak, autobusak, nabigazioa, autobideak, trafikoaren kudeaketa), energía-eraginkortasuna (transmisio lineak, azpiestazioak, argindar produkzioa, e.a.).

Ondorioz, eta EBRDk egiten duen lanaren balantze gisa, esan du hauek direla gaur egun kontratu gehien dituzten herrialdeak: Ukrainia, Errumania, Kazakhstan, Maroko eta Turkia. Espainiak 81 proiektu aurkeztu ditu eta %23,4ko arrakasta-tasa izan du.

Orobat azpimarratu du aholkularitzak daukan garrantzia arlo teknikoan, urteko 140 milioi euro inguruko balioa baitu, alderdi teknikoan parte hartzen dutelarik bankuak berak, bezeroek eta dohaintzak egiten dituzten herrialdeek. Hala, 2017-2018. urteetan aholkularitzako enpresa espainiarrek 112 kontratu eskuratu zituzten, hau da, kontratatutako proiektuaren balioaren %2a.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldiaren azken zatian bilera pertsonalak egin dira enpresa parte-hartzaileen eta erakundeko ordezkarien nahiz Basque Trade & Investment agentziako lantaldeko kideen artean.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.