Albisteak 20 urria, 2020

Euskal kooperatiba batek munduko bitrozeramika foku erradianteen erdia inguru ekoizten du

70eko hamarkadan sortu zenetik, Eikak berrikuntza teknologikoa, nazioartekotzea eta emakumeen kalitatezko enplegu industriala gehitzeko asmoak bateratzen ditu

Nazioartekotzearen eta berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin duen tokiko enpresa baten erakusgarria da Eika, beti ikuspegi soziala galdu gabe. 70eko hamarkadan sortu zen bero elektrikoa sortzen duten osagaien konpainia hau, industrializazio gutxiko eremu batean lanpostu berriak sortzeko eta gazteen emigrazioa saihesteko. Egun 1.100 langile ditu, bere egoitza den Etxebarrian (520), eta bere filialetan: Txekian (90), Mexikon (370) eta Polonian (120). 

Kooperatiba hau Mondragon Korporazioko kide da 1991tik, eta 2000. urtean nazioarteko merkatura abiatu zen, Txekiar Errepublikan lehen filiala ireki zuenean. Horren ondoren beste bi ireki ziren, bat Mexikon 2004an, Estatu Batuetako merkatura irekitzeko helburuarekin, eta bestea Polonian 2006an. Kooperatibak zehaztu duenez, “garrantzitsua da beti kontuan izatea gure kanpoko plantak ezarpenak direla eta ez deslokalizazioak; ez gara kanpora ateratzen gure produktuen fabrikazioan kostu txikiagoak lortzeko, baizik eta urrutiko merkatuetan presente egoteko; izan ere, Etxebarrian fabrikatutako gure produktuek bidaiatzeko zailtasun handiak izango lituzkete“, azaldu du Iñigo Arrieta Eikako kontseilu errektoreko presidenteak. 

Bilakaera horri esker, Bizkaiko konpainiak bere espezialitatearekin lotutako produktu berriak integratu ahal izan ditu, hala nola, interfaz elektrikoak, erresistentzia elektrikoak edo termostato elektrikoak, eta negozio-lerro berriei lotutako beste batzuk, hala nola Isoleika markako ultra-isolamendu termikoa. Horrela, mundu mailako presentzia “esanguratsua” lortu du, “enpresa multinazional handiekin” lehiatzea lortu du, bere garapen-gaitasuna gaindituz, eta 200 milioi bitrozeramikarako foku erradiante fabrikatzea lortu du. “Bero elektrikoa sortzeko elementu horien fabrikazioa 1995ean hasi zen, eta gaur egun munduan instalatuta dauden elementuen erdia inguru Eikak egin dituela esan dezakegu. Are gehiago, 200 milioi foku erradiante horiek ilaran jarrita, munduari bira emango liokete“, gaineratu du Arrietak. 

Enpresen garapenean inbertitzeaz gain, Eikak “garrantzi handia” ematen dio arlo sozialean inbertitzeari. “Enpresaren helburu nagusia, hasieratik, eskualdean emakumeen kalitatezko enplegu industrial iraunkorra sortzea izan da, eta, gaur egun, langileen % 50 baino gehiago emakumeak dira. Etorkizunean hori ere mantendu nahi dugu, noski“, azpimarratu dute kooperatibatik. 

 Automatizazioa, enpleguari eutsiz 

Eika, historikoki, bero elektrikoa sortzen duten osagaien muntaketan oinarritutako enpresa izan da. Hala ere, “lehiakortasunean irabazteko beharrak” hasiera batean kanpoko hornitzaileei erosten ziren osagaietako asko konpainian integratzera eraman duHori guztia, “ezagutza areagotzen eta langile kualifikatuen lana sortzen lagundu duten hainbat teknologia txertatzeari esker”, adierazi du kontseilu errektoreko presidenteak. 

Arrietak azpimarratu duenez, “integrazio horiek, munduko kuota etengabe handitzearekin batera, Etxebarrian lanpostu iraunkorrak mantentzen laguntzen dute; izan ere, azken 15 urteetan, eta prozesuak etengabe automatizatu diren arren, plantilla 500 pertsonatik gora mantendu da bertan“. 

Azken urteetan integratutako teknologien artean daude agregakina oinarri bezala erabiliz material isolatzaileak fabrikatzea, zinta eroaleak sortzea edo zeramika teknikoak prentsatzea eta sintetizatzea. Kooperatibak I+Gn inbertitzen jarraitu nahi du; izan ere, Arrietaren arabera, “I+Gren aldeko apustua beharrezkoa da lehiakortasunari eusteko, eta norabide horretan jarraituko dugu, inbertsioa gure eragin-eremuko ekoizpen-modu eta produktu berrien garapenera bideratzen, beste eremuetan presente egotea baztertu gabe”. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz. 

Lotutako albisteak

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
06/03/2025 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.