Euskal propultsioa trenbide frantsesetarako
Bombardierren euskal lantegiak Frantziako trenbide-konpainiak enkargatu dituen bederatzi trenetarako propultsio-ekipamenduak fabrikatuko ditu
Bombardier Transportation fabrikatzaile kanadarrak Frantziako Trenbideen Konpainia Nazionalaren (SNCF) eskualde mailako bederatzi trenetarako horniketa-kontratuaren esleipena lortu du. Konpainiak Bizkaiko Trapaga herrian duen euskal lantegia arduratuko da konboiak propultsatzeko ekipamenduak fabrikatu eta hornitzeaz.
Eskaeraren balioa 96 milioi euro ingurukoa da, eta 2010ean SCNFrekin Frantziako eskualdeetarako solairu bikoitzeko 860 tren ere hornitzeko sinatu zen kontratuaren zabalkuntzarekin lotuta dago, konpainiak zabaldutako ohar baten arabera.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.