“Euskarak balioa eman diezaieke gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik” Eneko Astigarraga, ESLE
Eneko Astigarraga, ESLE elkartearen presidentea eta CodeSyntax enpresaren gerentea da. ESLEn dauden enpresek software askearekin egiten dute lan, hare gehiago “gaur egun ez bakarrik softwarea, ekosistema bat da: datu irekiak, hardware irekia, ezaguera irekia, teknologia irekia orokorrean. Eta horrek bultzatzen du pixka bat berrikuntza, digitalizazioa eta software garapena beste enpresa guztiei zabaldu nahia, sektore desberdinetako enpresei: nekazaritzatik hasita, industriara edo zerbitzu aurreratuetara.”
Hizkuntzari buruz hitz egiterakoan Astigarragaren iritziz “Uste dut euskarak balioa eman diezaiekeela gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik, badaude hor faktore batzuk, ez bakarrik gure barnean… baizik eta kanpoan irudia eta badaude enpresa euskaldun batzuk hori bultzatzen eta hori erabiltzen ari direnak. Basque Industry hori slogan bezala hartu daiteke, baina errealitate bati erantzuten dio.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
Lotutako albisteak

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF
Indeus Elkarrizketak: CAF konpainiako Aroa Insausti eta Bianditz Iraola ditugu solaskide aurtengo zikloari amaiera emateko.

‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea
Indeus Elkarrizketak: Larraioz Taldeko Bittor Larraioz eta Xabier Iturralde ditugu solaskide

“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra
Indeus Elkarrizketak: Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea dugu solaskide

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta
Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT
Indeus Elkarrizketak: CEITeko Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko burua eta ikertzailea dugu solaskide.