Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 24 urtarrila, 2025

Eusko Ganberen topaketa Industria Sailburuarekin Euskadiko enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea bultzatzeko

Aste honmetan egin den bileraren helburua izan sen Euskadiko Ganberen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza indartzea

Aste honetan bilera bat egin dute Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberan Eusko Ganberako ordezkariek, Euskal Merkataritza Ganberen aliantzak, eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak. Hiru Euskal Ganberetako lehendakari eta zuzendari nagusiek hartu dute parte bileran eta lankidetzan aritu dira Industria Saileko arduradunekin.

Eusko Ganberak honako hauek izan ditu ordezkari: Gregorio Rojo, Eusko Ganberen presidentea eta Arabako Ganberako presidentea, Mauricio Arregui, Gipuzkoako Ganberako presidentea, Mikel Arieta-Araunaneña Bilboko Ganberako idazkari nagusia, Santiago Barrueco Arabako Ganberako zuzendari nagusia eta Javier Zubia Gipuzkoako Ganberako zuzendari nagusia. Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailaren aldetik: Mikel Jauregi sailburua, Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea, Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendaria eta Nagore Bonilla SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

Topaketan euskal enpresen nazioartekotzerako gako diren gaiak jorratu dira eta bereziki nabarmendu dira Eusko Ganberak, Nazioartekotze Hitzarmena eta “Invest in Basque Country” programaren baitan egindako aurkezpenak, bai eta euskal industria sektorea indartzeko beste gune interesgarri batzuk ere.

Mikel Jauregi sailburuak adierazi duenez: “Euskadiko ekonomia- eta enpresa-sarea indartzeaz ari garenean, Eusko Ganberak lehen mailako aliatuak dira, eta euskal ekonomia hobetzeko politiken garapenean laguntzen dute. Euskadiren lidergo industriala sendotzeko, gure enpresen nazioartekotzea bultzatzeko eta etorkizuneko erronka handiei aurre egiteko, hala nola trantsizio energetikoa eta eraldaketa digitala, Eusko Ganberak funtsezko bazkidea da enpresen eta herrialdearen interes ekonomikoak sustatzeko eta indartzeko”.

Gregorio Rojo Eusko Ganberen presidenteak baieztatu du: “Eusko Ganberak eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean aritzea funtsezkoa da gure enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko merkatuetan duten presentzia sustatzeko.”

Topaketa honek agerian uzten du Euskal Ganberen eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzeari dagokionez.

Lotutako albisteak

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez
20/02/2025 Nazioartekotzea

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Euskadik  Alemanian  duen  posizioa  indartu  du,  Bavaria  nazioartekotzeko  kanpamentu  nagusitzat  hartuta

Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta

Bavaria kanpamentu nagusirik egokiena da Alemanian euskal enpresentzat, hango enpresa-ekosistema dinamikorako sarbidea eta lankidetza-aukera estrategikoak lantzeko aukera eskaintzen dizkien heinean

Euskadik  eta  Txinako  Jinan  hiriak  automobilgintza,  manufaktura  aurreratua  eta  energia  berrien  arloetako  lankidetza  sendotu  dute

Euskadik eta Txinako Jinan hiriak automobilgintza, manufaktura aurreratua eta energia berrien arloetako lankidetza sendotu dute

Memorandum of Understanding (Elkar Ulertzeko Memoranduma-EUM) hitzarmena sinatu dute Industriako sailburuorde Andoitz Kortak eta Jinan hiriko Udal Herri Gobernuko alkateordeak, Xie Kun jaunak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.