Eusko Jaurlaritza Italian finkatuta dauden euskal enpresekin batu da
Tapiak zuzenean entzun ditu zein diren Italiako merkatuak euskal enpresentzat dituen zailtasun eta erronkak
Profil profesional egokiak topatzeko zailtasuna da enpresa gehienen zailtasun nagusia, Euskadin bezela
Egunotan, Euskadiko merkataritza-bulego berria ireki dela aprobetxatuta, Milan bisitatzen ari den Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak, gaur goizean, topaketa izan du Italian finkatuta dauden euskal enpresekin.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordearekin, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariarekin eta Ainara Isasa Milango Eusko Jaurlaritzaren bulego berriaren zuzendariarekin batera, zuzenean ezagutu ditu Italian finkatuta dauden euskal enpresak bizitzen ari diren esperientziak. Topaketan, honako enpresa hauen ordezkariek parte hartu dute, besteak beste: Danobat, Tecnalia, Lantek Sheet Metal, Ulma Architectural, Iberdrola, Siemens Gamesa, Caf, Fagor Automotion, Orkli SCoop, Vidrala, Tubacex edo Cie Automotive. Bileran, gainera, Marco Fedato Promoseko, Milango Merkataritza Ganberako, Inbertsioen Sustapenaren ataleko burua ere izan da.
Sailburuak, atzo, Milango merkataritza-bulegoaren inaugurazioan Italia lehentasunezko herrialde zergatik den azaldu zuen. Orain, Italia finkatzeko aukeratu duten enpresen motibazioak, bidean izan dituzten zailtasunak eta aurrez aurre dituzten erronkak ere ezagutu nahi izan ditu.
Enpresetako ordezkarien hitzen arabera, Italiako ekonomiak Euskadiko ekonomiarekin antzekotasun handiak izatea positiboa da; izan ere, bi aldeei mesede egiten dieten sinergiak sortzen dira, baina era berean enpresen arteko lehiakortasuna oso handia da. Italiako merkatua oso merkatu irekia dela adierazi dute eta edonongoa izanda ere enpresek hemen presentzia izatea garrantzitsua dela azaldu dute.
Javier Zarraonandia, Industria sailburuordeak, bileraren ostean adierazi duenez, bulegotik gertutasunez erantzun ahal izango dituzte euskal enpresen beharrak. Enpresek oso burokratikoa den kudeaketa administratiboan laguntza behar dutela adierazi dute eta Euskadi-Italia arteko konektibitatea hobetzeko beharra ere azaldu dute. Posizionamentua hobetzeko beharra ere azpimarratu dute.
Formakuntza, egokiak diren profil profesionalak topatzea ere arazoa da Italian kokatuta dauden enpresentzat. Euskadin ere kezka berbera denez, sailburuordeak adierazi du Jaurlaritza ari dela dagoeneko formazioaren bidetik arazo honi erantzuna ematen.
Bileran, oso esperientzia desberdinak partekatu dira, besteak beste: ekoizpen-finkapenak, Danobatek egin berri duena, bihar bertan inauguratuko den instalazioarekin; Italiako enpresen erosketak, besteak beste CIE Automotivek egin zuena duela 3 urte edo Tubacex-ena, zeinak gaur egun, merkataritza-bulego batez gainera, Milanen eta Piacenzan bi ekoizpen-instalazio ere baititu.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.