Eusko Jaurlaritzak Agenda 2030 sustatuko du udako ikastaro baten bidez
SPRI Taldeak Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bilboko egoitzan antolatuko den ekitaldian parte hartuko du irailaren 17 eta 18an
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak udako ikastaro bat antolatu du datorren irailaren 17 eta 18rako Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Bilbon duen egoitzako Bizkaia Aretoa eraikinean. Ikastaro horretan hizpide hartuko dira Agenda 2030 nazioarteko proiektua (garapen jasangarria bultzatzea helburu duena) eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH).
Ekimen honen helburua da ezagutzera ematea Agenda 2030 proiektuak sektore pribatuarentzat dakartzan aukerak eta enpresak proiektu hori inplementatzeko erabiltzen ari diren estrategiak, horrela, parte-hartzaileek Agendako edukiak eta diskurtsoa txertatu ditzaten euren lan-espazioetan.
Ikastaroan elkarrekin bilduko dira ETEetako, enpresa handietako edo klusterren erakunde dinamizatzaileetako ordezkariak. SPRI Taldetik parte hartuko dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziako (Basque Trade & Investment) zuzendari Ainhoa Ondarzabalek eta SPRIko Klusterren Koordinazio arloko David Fernández Terrerosek.
Izena emateko epea zabalik dago esteka honetan, eta bertan dago baita ere ikastaroaren egitarau osoa.
Eusko Jaurlaritzak gai honi buruzko udako ikastaro batean parte hartu zuen iaz Nazioartekotzeko Agentziako zuzendariaren bitartez. Gasteizen eginiko ikastaro hartan argi utzi zen Agenda 2030 “gelditzeko etorri dela”.
Lotutako albisteak

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.