Nazioartekotzea
Albisteak 5 Azaroa, 2019

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak sostengua emango diete Euskadiko 26 enpresari La Habanako Nazioarteko Azokan

Euskadi-Basque Country deritzon stand propioa izango dute 60tik gora herrialdetako 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko dituen ekitaldian

Euskadi-Basque Country deritzon stand propioa izango dute 60tik gora herrialdetako 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko dituen ekitaldian

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldea deritzon enpresen garapenerako agentziak sostengua emango diete aste honetan 26 euskal enpresari, azaroaren 4tik 8ra bitartean egingo den La Habanako Nazioarteko Azokaren (FIHAV) 37. edizioan. Euskadik Euskadi-Basque Country deritzon stand propioa izango du 60tik gora herrialdetako 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko dituen ekitaldi honetan.

 

Ordezkaritzako buru izango dira Estibaliz Hernaez, Teknologia eta Berrikuntzako sailburuordea, eta Álex Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia.

 

Ekitaldi hau Kubak urterik urte antolatzen duen sektore anitzeko azoka da. Gipuzkoako Merkataritza Ganbera arduratu da euskal enpresen parte-hartzea koordinatzeaz eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak ekitaldian parte-hartzen lagundu die.

 

FIHAV 2019 azokan, 20.000 metro koadroko erakusketa-eremua izango da. Euskadiko Ganberekin batera, honako euskal enpresa hauek parte hartuko dute: Aceros LST Bilbao, Airnari, Kubako Euskal Enpresarien Elkartea, Bezabala, Boj Olañeta, Ceysta, Coeca Kautxua Lantzeko Konpainia, Shesga Industria Partzuergoa, Cotransa, Ferreteria Unceta, Mutuato América Automobilgintza Taldea, Ugao Taldea, Idom, Goini Industriak, Soroa Industria Metalurgikoak, Ininser, Miesa Ingeniaritza, Orona, Ortiz Aspizua Anaiak, Rodabil, Sevinco, Guibe Tailerrak, Tor Panel, Viroex eta Zubiola.

 

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.