Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Japón Japonia Euskadi

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorea Japoniako erakunde eta enpresa-eragileen aurrean ezagutzera eman du

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatutako Euskadi-Japonia misioak industria- eta enpresa-arloko agenda bat hartzen du, besteak beste, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren eskutik, Arantxa Tapia sailburua bertan dela

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailburuak, Arantxa Tapiak, azaldu du garrantzitsua dela Euskadi merkatu horretan finkatzea, Euskadi bere potentzialaren azpitik esportatzen ari delako eta merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak esportazioen, tokiko inbertsioen edo lankidetza-akordioen bidez gauza eta zabaldu daitezkeelako.

Japonia da 2021-2024rako Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategian lehentasunezko herrialdeetako bat, eta Asiako eremu osoa da enpresen nazioartekotze-estrategian lehentasuna. Horregatik, 2022an, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade and Investment Agentziak merkataritza-ordezkaritza bulego bana inauguratu zuen Tokion (Japonia) eta Seulen (Korea).

Euskadi-Japonia merkataritza- eta enpresa-harremanetan interesa duten zifrak

Euskadirentzat merkataritza-balantza negatiboa bada ere, EAEko 376 enpresak Japoniara esportatzen dute erregulartasunez, aluminioa eta bere manufakturak, eta ibilgailu automobilen osagaiak dira esportazioen % 70 baino gehiago ordezkatzen duten produktuak, eta inportazioak burdina eta altzairua galdatzean eta ibilgailu automobiletan kontzentratzen dira.

Ezarritako euskal enpresa

Euskal enpresen presentzia oraindik mugatua da, eta gaur egun zortzi enpresa daude* Japonian, bederatzi merkataritza-ezarpen eta bi produkzio-ezarpen dituztenak. Automozioaren sektorea nabarmentzen da, eta ondoren fabrikazio aurreratuko teknologiena eta energiarena.

Euskal enpresaren intereseko sektoreak automobilgintza, energia berriztagarriak, gailu medikoak, makina-erreminta eta informazioaren eta telekomunikazioen teknologiak dira.

* enpresa batzuek ezarpen bat baino gehiago dute

Harremanak Euskadirekin: MIE eta Fukushima lankidetza-akordioak

Azken urteotan, enpresa- eta erakunde-harreman bikaina garatu da Euskadiren eta Japoniaren artean, eta harreman ekonomikoak bultzatu dira pandemian zehar ere. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 2023ko Euskadi-Japonia Urtea izendatu zuen.

2018ko urrian, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua Japoniara joan zen, euskal industriaren 4.0 estrategia partekatzeko eta euskal enpresei merkatuak eta lankidetza-bideak irekitzea errazteko.

Bidaia horretan Memorandum of Understanding (MOU) sinatu zen MIEko Prefekturarekin, 4.0 Industriaren eta bioteknologien esparruetako lankidetzan zentratuta.

Era berean, 2019ko maiatzean Fukushimako prefekturako ordezkaritza batek Euskadira egindako bisitaren ondorioz, lehendakariak Fukushimako gobernadorearekin sinatutako MOUa idatzi zen.

MOU hau 2023an berritu zen, eta energia berriztagarriak bultzatzea zuen helburu. Foku hori cleantech, bioteknologia eta 4.0 industriara zabaldu da orain.

Enpresa-misioa off shore eta hidrogeno eremuetan

Energia sektoreko hogeita hamar enpresa baino gehiago joan dira Japoniara egun hauetan, energia berriztagarrien bussineak ardatz hartuta, bereziki off shore eta hidrogenoan, baita automozioaren sektorearen deskarbonizazioan ere.

Urriaren 10, 11 eta 12ko jarduera Japoniako mutur geografikoetan garatu da, Kitakyushun (Fukuoka) eta Koriyaman (Fukushima) azoka profesionalak egin baitira.

Global Offshore Wind Summit Japan 2023 (GOWS) eta Fukushima Renewable Energy Industry Fair (REIF) izenekin ezagutzen diren jardueren Euskadiko stand bana eta off shore eolikoan eta hidrogenoan interesa duten enpresen presentzia izan dute. Hara joan dira, besteak beste, Ditrel, Slingsintt, Irizar forge, Nautilus floating solutions, Saitec offshore technologies, Nervion naval offshore, Hine, Kimua, Sener, Iberdrola, Petronor, HWS, Erreka, Ampo, Idom, Ikerlan, Tecnalia eta H2Site enpresetako ordezkariak. Horiek guztiak Energiaren Euskal Klusterraren laguntzarekin eta SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade ant Investement Agentziaren laguntzarekin.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza instituzionala industria-sareari

Honako hauek osatzen dute enpresa-arloko erakunde-ordezkaritza: Arantxa Tapia sailburuak, Mikel Amundarain Industriako sailburuordeak, Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiak, Ainhoa Ondarzabal Basque Trade and Investment-eko kontseilari delegatuak eta Moe Kato BTI Tokyoko merkataritza-ordezkariak.

Topaketen artean, Japan Wind Power Association (JWPA) elkartea, Global Wind Energy Council (GWEC) elkartea, Japan Hydrogen Association eta Japan Wind Power Association daude. Era berean, euskal enpresa talde batekin batera Denso enpresa bisitatu zuten, automobilgintzarako osagaien fabrikazioan liderra eta Japonian eta atzerrian lantegi ugari dituena, eta topaketa bat egin zuten Masaru KASHIMA Fukushimako gobernadoreordearekin, Euskadi herrialde gonbidatua izan zen REIF kongresuaren inaugurazioaren harira.

Bussines Lider Summit, Euskadiko industria sustatzeko jardunaldia

Astelehenean, urriak 16, Tokyoko erdiguneko Conrad Hotelean Bussines Lider Summit jardunaldia egingo da, SPRI Taldeko Basque Trade and Investment Agentziak antolatuta, euskal industriak energiaren eta automobilgintzaren sektoreetan dituen gaitasunak erakusteko eta praktika batzuk Euskadiko eta Japoniako enpresen artean partekatzeko. Iñigo Urkullu lehendakaria izango da jardunaldiaren buru, eta Japoniako Gobernuko Ekonomia eta Industria Ministerioaren presentzia instituzionala izango du.

Lotutako albisteak

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Euskadik  Alemanian  duen  posizioa  indartu  du,  Bavaria  nazioartekotzeko  kanpamentu  nagusitzat  hartuta

Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta

Bavaria kanpamentu nagusirik egokiena da Alemanian euskal enpresentzat, hango enpresa-ekosistema dinamikorako sarbidea eta lankidetza-aukera estrategikoak lantzeko aukera eskaintzen dizkien heinean

Euskadik  eta  Txinako  Jinan  hiriak  automobilgintza,  manufaktura  aurreratua  eta  energia  berrien  arloetako  lankidetza  sendotu  dute

Euskadik eta Txinako Jinan hiriak automobilgintza, manufaktura aurreratua eta energia berrien arloetako lankidetza sendotu dute

Memorandum of Understanding (Elkar Ulertzeko Memoranduma-EUM) hitzarmena sinatu dute Industriako sailburuorde Andoitz Kortak eta Jinan hiriko Udal Herri Gobernuko alkateordeak, Xie Kun jaunak

Kelias,  sei  hamarkada  errepideen  eta  hirien  seinaleztapen  egokia,  segurua  eta  jasangarria  egiten
03/02/2025 Nazioartekotzea

Kelias, sei hamarkada errepideen eta hirien seinaleztapen egokia, segurua eta jasangarria egiten

Enpresak administrazio publiko nazionalekin lan egiten du, hala nola udalekin eta eskualdeko gobernuekin, eta Suitzako eta Txileko bezeroak izan ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.