Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoak emango ditu euskal enpresek Ukrainiako gerra dela-eta kontratatzen duten lege-aholkularitza ordaintzeko
Industri arloko euskal enpresek, ETEek nahiz enpresa handiek, 10.000 eurorainoko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Ukrainiaren inbasioagatik eta horren ondoriozko gerragatik kontratatu behar izan dituzten nazioarteko merkataritza-zuzenbideko adituen lege-aholkularitzako kostuak ordaintzeko.
Eusko Jaurlaritzak (SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak) Aholku programa sortu du, laguntza ekonomikoa emateko EBk Errusiari eta Bielorrusiari ezarritako zigor ekonomikoen eta Errusiak EBri ezarritako kontrazigorren ondorioak jasaten ari diren enpresei eta gerrak, zuzenean edo zeharka, hornikuntza-katean eragin dituen eten fisikoak pairatzen ari direnei.
Programa honek 200.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du, eta helburutzat dauka gastu hauek arintzea:
- Nazioarteko zuzenbideko aholkularitza-gastuak (nazioarteko merkataritza, muga-zergen erregimena, merkatu-gaien garraio-aseguruak, etab.),
- Merkataritzako kontratazioarekin erlazionatutako aholkularitza juridikoko gastuak (abalak, indarrean dagoen kontratu bateko intzidentziak, enpresen itxierak…),
- Lan arloko aholkularitza juridikoko gastuak, baina bakarrik zerikusi zuzena dutenean langileak edota euren familiak Errusia, Ukrainia edo Bielorrusiatik aberriratzearekin, atzerriko ezarpenen jarduera bertan behera uztearekin, produkzioko lantegiak ixtearekin, etab., eta
- Aholkularitza juridiko espezializatuko beste edozein gastu, baldin eta helburutzat badute Ukrainiako gerraren ondoriozko ziurgabetasuna eta oztopo administratiboak nahiz bestelako oztopo handienak arintzea.
Gehienezko laguntza 10.000 eurokoa da eta eskaeran aurkeztutako aurrekontuaren % 50ekoa. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da ekainaren 14tik urriaren 17ra bitartean.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Lehendakaria buru dela egin da, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi toki-erakundek “funtsak, tresnak eta finantza-ahalmenak batzeko” protokoloaren sinadura-ekitaldia. Finantzen Euskal Institutuarentzako 1.000 M€-ko zuzkidurarekin hasten da, haren inbertsio-ahalmena indartu dadin

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa
Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak
Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik
Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.