Eusko Jaurlaritzak tresna bat gaitu du, enpresei Erresuma Batua EBtik irteteak ekar dezakeenari buruzko aholkularitza emateko
www.brexit.eus web-orrian ETEek Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Londresen duen bulegoarekin elkarreraginean jardun ahalko dute.
Otsaila amaieran,, autodiagnostikorako tresna bat sartuko da, enpresek beren kontingentzia-planak diseinatu ahal izateko
Otsailaren 13an, “Brexiterako prestatu” jardunaldia izango da, eta, bertan, Simon Manley Erresuma Batuak Euskadin duen enbaxadorea izango da
BREXIT Batzordeko buru da Iñigo Urkullu Lehendakaria, eta Batzordeak bere gain hartu zuen enpresetan Erresuma Batua EBtik irteten denerako prestatuta egoteak duen garrantziaren inguruko kontzientzia eragiteko mekanismoa diseinatzeko konpromisoa, beharrezkoa den kasuetan, 2019ko martxoaren 29an adostasunik gabe irtengo dela aintzat hartuta egoera horren aurrean kontingentzia-planak egiteko.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren bidez –SPRIri atxikita–, webgunea prestatu du eta, bertan, enpresek beren kontingentzia-planak prestatzeko eman beharko dituzten urratsen inguruko informazioa, oharrak eta gomendioak jaso dira.
2019ko martxoaren 30etik aurrera, Erresuma Batua hirugarren herrialde bat izango da. Bertatik irtetean, harreman-modua aldatu egingo da, eta horrek eragin esanguratsuak izango ditu enpresentzat eta herritarrentzat.
Eusko Jaurlaritzaren iritziz, garrantzitsua da irteeraren inguruan prestatzea eta beharrezko neurriak sasoiz hartzea; hori dela eta, aholkularitza eskaintzen du, enpresak prest egoteko eta irteeraren inguruko kalte eta zalantzak ahalik eta gehien murrizteko, batik bat adostasunik ezeko testuingurua aintzat hartuta.
Gaur egun, 500 euskal enpresa inguruk esportatzen dute merkatu britainiarrera, eta 60 firma inguruk dituzte merkataritza- eta/edo ekoizpen-ordezkaritzak. Erresuma Batua helmugako laugarren merkatua da, eta euskal esportazio guztien % 6 hartzen du.
“Brexit gaur” webgunea
Eusko Jaurlaritzak BREXIT.EUS webgunea gaitu du –SPRI Taldearen eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren orrialdeetan finkatuta dago–, eta, tresna horren bidez, enpresa-egiturari informazioa, aholkularitza eta hitza emango zaio.
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Londresen duen bulegoa da edukien informazioaren eta kudeaketaren buru, eta Erresuma Batuaren eta Euskadiren arteko merkataritza-harremanean eragina izan dezaketen jakinarazpen ofizialak eta berak prestatutako intereseko informazioak sartzen ditu.
Informazio baliagarria eskaini eta antolatzeaz gainera, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak alertak bidaltzen ditu, ohar garrantzitsuekin, eta elkarrizketa irekia eta etengabea du interes orokorreko eta beraiengan eragina duten alderdi partikularren inguruko zalantzak planteatzen dituzten enpresekin.
Era berean, eskematikoki jaso ditu sektore ekonomikoen arabera jarduteko gomendioak eta, era berean, alderdi orokorrei erantzuteko, besteak beste, muga-zergei, aduanetako kontrolei, zerga-politikari, garraioari edo langileen joan-etorriarekin zerikusia duten alderdiei.
Web-zerbitzu horrek gaur arratsaldean parlamentu britainiarrean izango den bozketa egin ondoren etor daitezkeen egoerak aztertzen ditu, eta “brexitari aurpegiak” jartzen dizkio, Britainia Handiko eta Europako pertsona esanguratsuen aurpegi eta izen nagusiekin.
Autodiagnostikorako plataforma
Aurki, enpresek testuinguko berriaren arabea, euren diagnosia egiteko balio izango duen plataforma txertatuko da brexit.eus web gunean. Analisi honen bitartez, enpresen ahulguneak eta indarguneak ezagutuko dituzte, horien arabera neurriak har ditzaten eta etorkizunera Brexit-ak zabaldu ditzaken negozio aukerak prestatzeko.
“Brexiterako prestatu” jardunaldia
Aholkularitza zerbitzu honen arretagune da, bereziki, adostasun ezeko testuingurua; izan ere, Britainia Handiko merkatuan interesak dituzten enpresen beraien inplikazioa eskatuko du. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren helburua ez da mezu alarmistarik aktibatzea, baina bai prestatuta egoteak nolako garrantzia duen adieraztea.
Hori dela eta, datorren otsailaren 13an, enpresa-egiturari zuzendutako jardunaldia izango da, kontingentzia-planak egiteko beharran sakontzeko, eta, aldi berean, etorkizuneko egoeran ireki daitezkeen erronkak eta aukerak aztertuko dira.
“Brexiterako prestatu” jardunaldian Simon Manley Erresuma Batuko enbaxadorea izango da, bai eta nazioarteko zuzenbideko, kanpo-merkataritzako eta Brexiten analisiko ahots adituak ere.
Jardunaldia bertaratu nahi duten enpresa guztiei zabalik dago, eta hemen eman ahalko dute izena: https://www.spri.eus/event/brexit-erako-prestatzen/
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.