Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuneko euskal ekosistema aurkeztu du Txekian
Eusko Jaurlaritzak “zibersegurtasuneko euskal ekosistema” aurkeztu du Txekian, SPRI Taldeak Euskadiren eta Txekiaren arteko harreman estuak direla-eta antolatutako jardunaldi batean.
Azken urteotan asko garatu eta sendotu dira bi herrialdeen arteko harreman instituzional eta enpresarialak, ikusi da interes ugari partekatzen dituztela eta elkarren osagarri izan daitezkeela hainbat alderditan, eta hartara, ahalegin berezia egin da loturak estutzeko askotariko ekitaldien bitartez (azokak, misioak, topaketa profesionalak, bilera fisikoak zein onlinekoak…). 2019aren amaieran, euskal erakundeen ordezkaritza bat bisitan joan zen Txekiara eta bisitaldi hartan Memorandum bat sinatu zen, Euskadiko eta Txekiako enpresentzako negozio- eta inbertsio-aukerak identifikatzeko eta lankidetza-ekintzak nahiz esperientzia-trukeak sustatzeko.
Akordio hori arrakastatsuki betetzen ari da, eta lankidetza aktiboko testuinguru honetan, Foro bat egin da Euskadin harreman bikain horiek sendotzeko. Ekitaldi horretako egitarauan Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko ordezkariek parte hartu dute, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (Basque Cybersecurity Centre) bitartez, zeintzuek harrera egin baitiote Digitalizazio eta Berrikuntzako ministrorde Petr Očko-ren buruzagitzapean etorri den Txekiako ordezkaritzari.
Euskadiren eta Txekiaren arteko harreman komertzialak
Bi herrialdeen arteko harremanak tradizio luzea du, batez ere kontuan izanik euren industria-sareak oso antzekoak direla. Txekiako eta Euskadiko enpresak gehienbat nabarmentzen dira makina-erreminta, ekipo-ondasun eta gailu eta teknologia anitzen garapenean, elektroteknika, automatizazioa eta IKTak bezalako sektoreetan. Une honetan, berrogeita hamarretik gora euskal enpresa daude Txekian eta gehienak automozio sektoreko produkzio-lantegiak dira.
Euskadi presente dago Pragan 2002tik: Eusko Jaurlaritzak Pragan duen bulegotik, Basque Trade-ren Txekiar Errepublikako lantaldeak babes integrala eskaintzen dio euskal enpresari hango merkatuan sartu eta kokatzeko, eta laguntza eta aholkularitza ematen die Europako aliatu onena Euskadi dela uste duten Txekiako eta Eslovakiako balizko inbertsioei.
Lotutako albisteak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz