Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-programa bateko enpresa onuradun batek erreferentziazko proiektu ekologiko batean parte hartu du Kolonbian
Basoinsa ingurumen arloko ingeniaritzak ibai bat berroneratzeko proiektua diseinatu du Kolonbian
Basoinsak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Pilotu programaren (iaz abiarazitakoa) laguntza jaso zuen, zeinak finantzaketa ematen baitu inbertsio publikoko plan pilotuak garatzeko atzerrian.
Ingurumen arloko Basoinsa euskal ingeniaritzak erreferentziazko proiektu ekologiko bat diseinatu du Kolonbiako ibai bat berroneratzeko eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa jaso du horretarako, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) Pilotu programaren bitartez.
Basoinsa enpresak esperientzia pilotu batean parte hartu zuen Tenjo herrian (Kolonbia), ingurumen arloko hobekuntzak eta hobekuntza ekologikoak egiteko Chicú Ibaiaren ertzean. Konpainiak gonbita jaso zuen proposamen bat egin zezan ibaiertza gune ekologiko eta sostengarri bihurtzeko eta, bide horretatik, 16 kilometroko tartea berroneratzeko Bogotá ibaiaren adar garrantzitsu horretan. Gune hori Tenjoko biztanleen historiaren eta nortasun ekologikoaren zati bat da. Horregatik, berroneratze-proiektuaren xedea da etorkizuneko belaunaldiei ingurumen-ardatz berriztatu bat eskaintzea, osasuntsua eta bioaniztasun oparokoa.
Joan den apirilaren 27an hainbat ordezkari bildu ziren Juan Gabriel Gómez Campos -Tenjoko udaleko agintari gorena- buru izan zuen topaketa batean, besteak beste, Diana Paola García, Cundinamarca departamenduko Lankidetza eta Gobernazioko Lotura Instituzionaletako idazkaria eta Rubén Darío Acero, Tabio udalerriko alkatea. Chicú ibaiertza berroneratzeko proiektuaren inguruan sortu den komunitateak ere aktiboki parte hartu zuen ekitaldi horretan.
Pilotu programak izandako arrakastaren erakusgarri, dagoeneko badira dozena bat enpresa prest daudenak euren proiektuak Nazioartekotzeko Euskal Agentziari aurkezteko, nahiz eta oraindik ez den plazaratu deialdia.
Pilotu programa iaz abiarazi zen 200.000 euroko aurrekontuarekin, eta diruz lagundu zien sei enpresari. Asmoa da ekainean plazaratzea bigarren edizioaren deialdia.
Programa honek atzerriko inbertsio publikoko proiektu pilotuak finantzatzen ditu eta laguntza ematen die euskal enpresei nazioarteko inbertsio publikoko ekimen horiek diseinatu, garatu eta inplementatzeko. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu, eta laguntza horiek proiektuaren kostuaren %50erainokoak izan daitezke, gehienez 50.000 eurokoak proiektu bakoitzeko.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.