Albisteak 11 Azaroa, 2020

Eusko Jaurlaritzaren partaidetzapeko Elmubas enpresak instalazioak handituko ditu eta 145 enplegu baino gehiago sortuko ditu

Enpresak, gainera, atzerrira begira lan egiten du bere produkzioaren % 65 esportatuz

Pabiloi berriak 18.000 m2 gehiago izango ditu lanerako. Hortaz, Elmubasen produkzio-instalazioek, guztira, 55.000 mbaino gehiagoko azalera izango dute

Eusko Jaurlaritza enpresaren kapitalean 2019an sartu zen, % 4,29ko partaidetzarekin, EZTEN Arrisku Kapitaleko Funtsaren bitartez, enpresak lurraldean zuen presentzia sendotzeko helburuarekin

Elmubas Ibérica Europan enpresa liderra da txakurrentzako eta katuentzako janari lehorra produzitzen eta komertzializatzen. Bere instalazioetan, egunero, 3 milioi maskota baino gehiago elikatzeko janaria produzitzen du. Enpresak, gainera, atzerrira begira lan egiten du bere produkzioaren % 65 esportatuz.

EZTEN Arrisku Kapitaleko Funtsaren —SPRI taldeko partaide da— bitartez Eusko Jaurlaritzaren partaidetzapeko enpresa hau bere instalazioak handitzen ari da, aukera handiak ematen dituen merkatu batean hazteko helburuarekin. Gaur egungo fabrikaren alboan, Azpeitian eraikitzen ari diren pabiloi berriak lanerako beste 18.000 m2-ko azalera izango du. Hortaz, Elmubas enpresaren produkzio-instalazioek, guztira, 55.000 m2 baino gehiagoko azalera izango dute.

Gaur egun, Elmubasek 200 langile baino gehiago ditu, ingurune horretako ekonomia-jardueran inpaktu handia eraginez, Urola Kosta eskualdeko enpresa handienetako bat baita. Instalazio berriaren eraikuntzaren bitartez produkzio-ahalmena handituta, 2021eko apiriletik aurrera, 145 lanpostu zuzen berri sortzea aurreikusten da.  Aurreikusitako 48 milioi euroko inbertsioak eginez, 2024. urterako Elmubasek duen tamaina bikoiztuko du.

2019ko uztailean, Portobello Capital enpresa eta SPRI Taldeko EZTEN funtsa enpresa azpeitiarraren kapitalean sartu ziren, plan estrategikoa azkarrago gauzatzeko —pabiloi berria eraikiz beste urrats bat ematen du— eta lurraldean enpresaren errotzea sendotzeko honek behar zituen baliabidez hornitzeko. Plan horren oinarrien artean daude produkzio-ahalmenaren gehikuntza hau eta lanpostu berriak sortzea.

Azken urteetan SPRI Taldeak Elmubas enpresari emandako babesa teknologiako, industria-zibersegurtasuneko eta digitalizazioko programen bitartez ere gauzatu da.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako  susperraldi  ekonomikoa,  Bruselan  eztabaidagai

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai

Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Euskadik  eta  Egiptok  bien  arteko  lankidetza  ekonomikoa  indartu  dute  Egiptok  Espainian  duen  enbaxadorearen  bisitarekin

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin

Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Eusko  Jaurlaritzak  bi  mila  milioi  euro  baino  gehiago  aktibatu  ditu  muga-zergen  eta  merkataritzaren  gerrari  aurre  egiteko  neurrien  lehen  sortan

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan

Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Imanol  Pradales  lehendakariaren  arabera,  muga-zerga  berrien  aurrean,  “ezinbestekoa  da  Europak  ahots  bakarrarekin  erantzutea

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea

Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk  ezarritako  arantzel  berriak  direla  eta,  euskal  enpresei  arreta  goiztiarra  emateko  zerbitzua
03/04/2025 Nazioartekotzea

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua

Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Euskadik  Txinan  finkatutako  euskal  enpresen  babesa  indartu  du  Kunshanera  egindako  bisita  baten  bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez

Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.