Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 15 urtarrila, 2024

FEI, COFIDES, ELKARGI eta Basque Trade & Investment erakundeek euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko akordioa berritu dute

100 milioi eurorekin zuzkitutako finantza-tresna da, 2019ko erdialdean sortua, Euskadik atzerrian dituen enpresen produkzio- eta merkataritza-inbertsioko ekimenei babesa emateko

Finantzen Euskal Institutuak (FEIk), COFIDESek, Elkargik eta Basque Trade & Investmentek (BTIk) lankidetza berritu dute euskal enpresen nazioartekotzea sustatzen jarraitzeko. 100 milioi eurorekin zuzkitutako finantza-tresna da, 2019ko erdialdean sortua, Euskadik atzerrian dituen enpresen produkzio- eta merkataritza-inbertsioko ekimenei babesa emateko.

Akordioa gaur goizean berritu da Bilbon, FEIren egoitzan, aliantza estrategiko hori indartzen duen akordio berri bat sinatuta. Sinaduran parte hartu dute Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuorde eta BTIko Administrazio Kontseiluko presidenteak, José Luis Curbelo COFIDESeko presidente eta kontseilari delegatuak, Francisco Javier Arnáez FEIko zuzendari nagusiak eta Zenón Vázquez Elkargiko zuzendari nagusiak.

Horrela, lau erakundeek ahaleginak batzen jarraituko dute Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak atzerrian ezar daitezen bultzatzeko. Horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024 aldirako IGNP – Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko Planaren ardatz estrategikoetako bat, enpresentzako finantzaketa-tresna lehiakorren eskaintza hobetuta nazioartekotzeko aukera sorta zabal baten bidez. Era berean, FEI erregulatzeko onartu berri den Legeak borondate hori jasotzen du, eskualdeko jarduera-esparrua gaindituta, matrizea euskalduna izango duten nazioarteko filialak zuzenean finantzatzeko aukera barne hartzen baitu.

Horretarako, konprometitzen dira enpresen beharrak hautemateko ekintzak gauzatzera, eskura dauden finantza-tresnak ikusarazteko eta haietarako sarbidea errazteko esparruetan, baita beste ekintza batzuk berrikusi eta abian jartzera ere.

Basque Tradek, FEIk, COFIDESek eta Elkargik sustatutako nazioartekotzeari laguntzeko eta atzerriko inbertsioak sustatzeko ekintza gehienak osagarriak direnez, akordio honen bidez, lau erakundeek modu aktiboan elkarlanean jardun nahi dute horietako bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaltzen, baita nazioartekotze-proiektuak kofinantzatzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak atzerrian ezartzen batera laguntzeko azken helburuarekin.

Leihatila bakarra

Horrela, erakunde bakoitzak eskaintzen dituen nazioartekotzeko laguntzak enpresen artean zabaltzea bilatuko da, atzerrian ezartzearen, aliantza estrategikoen eta nazioarteko enpresa-lankidetzaren aldeko kultura sustatzeko asmoz. Gainera, leihatila bakarra sortu da Basque Trade & Investmenten, helburu hartuta prozesuak eta zerbitzuak integratu, optimizatu eta sistematizatzea, alderdien eta enpresen arteko informazio-fluxuak arindu eta sinplifikatzea eta informazioa bilatu eta eskuratzea erraztea.

Baterako eragiketak 2020tik

Lehen akordioa sinatu zenetik, bost euskal enpresaren nazioartekotzea sustatzeko sei operazio egin dira elkarrekin, guztira 35.680.000 €-ko zenbatekoaz.

Zehazki, lehenengoa, COFIDESen eta FEIren artekoa, 2020an formalizatu zen, NBI Bearings Europe enpresa arabarrak automobilgintzarako eta, oro har, industriarako aluminiozko osagaiak galdatu, injektatu eta mekanizatzen dituen enpresa errumaniar bat eros zezan. COFIDESen eta FEIren arteko akordioari esker, 9 milioi euroko ekarpena egin zen 15 milioi euroko guztizko inbertsiorako; 3 FEIren aldetik eta 6 milioiko koinbertsio-mailegu bat bere baliabide propioen eta FONPYMEren kontura COFIDESen aldetik.

Bigarrena eta hirugarrena 2021ean gauzatu ziren, FEIk, COFIDESek eta Elkargik egoitza Bizkaian duen Azpiaran Taldearen nazioartekotzea babestu zutenean. Talde hori hainbat tipologiatako estanpazio metalikoko teknologietan espezializatuta dago, eta gehienak automobilgintzaren sektorera bideratuta. 4,79 milioi euroko inbertsioa izan zen Mexikon eta Polonian ezartzeko, eta horietatik % 77 operazioaren bidez finantzatu ziren: 440.000 € COFIDESek eta beste 440.000 € FEIk Mexikorako, eta alderdi bakoitzak 1,4 milioi Poloniarako. Elkargik, bere bermearekin, 880.000 € gehiago finantzatzea ahalbidetu zuen.

2021eko abenduan laugarren baterako operazioa egin zen, Alcorta Forging Group Estatu Batuetan hedatzen laguntzeko. Helburu horrekin, COFIDESek eta FEIk automobilgintzarako forja beroko pieza metalikoen fabrikazioan espezializatutako enpresa gipuzkoarra finantzatu zuten, bakoitzak 4,8 milioi eurorekin. COFIDESen finantzaketa koinbertsio-mailegu baten bidez egin zen, Kanpo Inbertsioetarako Funtsaren (FIEXen) kargura.

Bosgarren operazioa urte bereko urrian gauzatu zen, COFIDESek eta FEIk telebista- eta bideo-zerbitzuetan espezializatutako Agile Content enpresa teknologiko bizkaitarraren nazioarteko garapena babestu zutenean. Guztira 4 milioi euro eman ziren Akordioaren bidez, Cofidesen eta FEIren 2 milioi euro banako finantzaketen bidez. Proiektuaren guztizko inbertsioa 8,8 milioi eurokoa izan zen.

Azkenik, 2023an, GH CRANES & COMPONENTS zubi-garabi eta polipastoen Gipuzkoako fabrikatzailearen inbertsio-proiektu berri bat finantzatu zen, Estatu Batuetan produkzio-instalazio berri bat eraikitzeko, haren merkatu-kuotaren igoerari aurre egin ahal izateko. Operazio horretan, COFIDESek eta FEIk 4,7 milioi euro bana finantzatu zituzten.

 

Lotutako albisteak

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Euskadik  Alemanian  duen  posizioa  indartu  du,  Bavaria  nazioartekotzeko  kanpamentu  nagusitzat  hartuta

Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta

Bavaria kanpamentu nagusirik egokiena da Alemanian euskal enpresentzat, hango enpresa-ekosistema dinamikorako sarbidea eta lankidetza-aukera estrategikoak lantzeko aukera eskaintzen dizkien heinean

Euskadik  eta  Txinako  Jinan  hiriak  automobilgintza,  manufaktura  aurreratua  eta  energia  berrien  arloetako  lankidetza  sendotu  dute

Euskadik eta Txinako Jinan hiriak automobilgintza, manufaktura aurreratua eta energia berrien arloetako lankidetza sendotu dute

Memorandum of Understanding (Elkar Ulertzeko Memoranduma-EUM) hitzarmena sinatu dute Industriako sailburuorde Andoitz Kortak eta Jinan hiriko Udal Herri Gobernuko alkateordeak, Xie Kun jaunak

Kelias,  sei  hamarkada  errepideen  eta  hirien  seinaleztapen  egokia,  segurua  eta  jasangarria  egiten
03/02/2025 Nazioartekotzea

Kelias, sei hamarkada errepideen eta hirien seinaleztapen egokia, segurua eta jasangarria egiten

Enpresak administrazio publiko nazionalekin lan egiten du, hala nola udalekin eta eskualdeko gobernuekin, eta Suitzako eta Txileko bezeroak izan ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.