Nazioartekotzea
Albisteak 11 urria, 2018

Garraioan, berrikuntzan eta energia berriztagarrietan Euskadin dauden proiektuak aurkeztu ditu Kolonbian Nazioartekotzeko Euskal Agentziak

Euskal ordezkaritzak Basque Country Lizitazioak plataformaren aukeren berri eman die Kolonbiako agintariei; dagoeneko EAEko 55 enpresa baino gehiago daude plataforma horretan

Euskal ordezkaritzak Basque Country Lizitazioak plataformaren aukeren berri eman die Kolonbiako agintariei; dagoeneko EAEko 55 enpresa baino gehiago daude plataforma horretan

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak —Basque Trade & Investment , zeina SPRI Taldean sartuta dagoen— eta Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen ordezkaritzak Euskadik zenbait gaitan dituen esperientziak aurkeztu dituzte herrialde horretan. Zehazki, gai hauei lotutakoak: garraioa, lurraldearen espezializazio adimenduna, berrikuntza, energia jasangarria eta ingurumenaren eta uraren kudeaketan egindako aurrerapenak. Tolima, Risaralda eta Caldas eskualdeetan egon ziren bisitan euskal ordezkariak, urriaren 3an, 4an eta 5ean. Tolima eta Caldas eskualdeetako zenbait alkatek eta gobernarik egin zieten harrera.

Hango erakundeekin egindako bileretan, aipatutako eremuetako proiektuak aurkezteaz gain, Basque Country Lizitazioak plataformaren aukerei buruzko xehetasunak eman zituzten (dagoeneko EAEko 55 enpresa baino gehiago daude plataforma horretan).  Basque Country Lizitazioak programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta haren helburua da euskal enpresei laguntzea proiektu multilateralen lizitazioetan parte hartzen (proiektu multikultural horiek garabidean dauden herrialdeetan lan egiten duten bankuek sustatzen dituzte, adibidez, Garapen Banku Interamerikarrak –GBIk– edo Munduko Bankuak).

Basque Country Lizitazioak plataformak identifikatu egiten ditu proiektuak, eta euskal enpresa egokienei eta irabazteko aukerak dituztenei aurkezten dizkie; gainera, erakunde multilateralen aurrean proposamena kokatzen laguntzen die. Ekimen hau martxan jartzeko, 51 proiektu aztertu dira Latinoamerikan; 1.300 milioi euro inguru guztira.

Kolonbiako agintariek, berriz, mugikortasunean, logistikan, zerbitzu publikoetan eta ingurumen-gaietan aurrean dituzten erronken berri eman zieten, eta esku artean dituzten proiektuak azaldu zizkieten, besteak beste: Eje Cafetero Plataforma Logistikoa, eskualde horretako trenbidea, Ibaguéko tranbiaren proiektua, Pereirako “Ciudadela Verde de la Salud” eta Caldaseko Parke Teknologikoa.

Azkenik, Centro de Bioinformática y Biología Computacional (BIOS) zentroan egon ziren, Manizalesen. Latinoamerikan, ikerketa bioteknologikoko eta Big Datako puntako zentroa da, eta Euskadiko zentro teknologiko batzuekin lankidetzan ari da programen berrikuntza-proiektuetan (adibidez, Horizon 2020).

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia aurten sortu da, Eusko Jaurlaritzak alor honetan dituen gaitasunak eta aktiboak integratzeko eta sendotzeko, eta, hartara, bere ekintzen eraginkortasuna, kalitatea eta irismena sendotzeko. Horrela, nazioartekotzeko programen eta zerbitzuen arteko sailkapen funtzionala ezabatzen da, eta enpresen behar jakinetara hobeto egokitzeko aukera ematen da.

Lizitazioetarako Euskal Plataforma

Alderdi anitzeko erakundeek finantzatutako lizitazio publikoetan
euskal enpresek ere parte hartzea sustatu eta errazten dugu.


Informazio gehiago

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.