tapia_gestamp_04
Berrikuntza Eraldaketa digitala Nazioartekotzea
Albisteak 25 urria, 2018

Gestampek instalazio berria inauguratu du Matsusakan

Arantxa Tapiak HONDA, TOYOTA eta BRIDGESTONE bisitatuko ditu

 

Instalazio horren bidez, Gestampek Japoniako automobilgintzaren merkatua hornituko du

Arantxa Tapia sailburua inaugurazio-ekitaldira gonbidatu dute, eta euskal industria-egiturak munduan bere lekua hartzeko duen gaitasuna nabarmendu du

 

Euskadiko eta Japoniako erakundeek, gaur, Gestamp enpresak Japonian lehen instalazioa martxan jartzean egin duen apustua nabarmendu dute.

 

Inaugurazioan Arantxa Tapia sailburuak, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordeak, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusiak eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak parte hartu dute, bai eta Francisco José Riberas Gestampeko zuzendari exekutiboak, Atsushi Omuro Gestampek Japonian duen zuzendari nagusiak, Kevin Stobbs Gestampek Asian duen presidenteak, Eikei Suzuki MIE probintziako prefeturako gobernatzaileak eta Masami Iijima MITSUI & CO., LTD-ko presidente exekutiboak ere.

 

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak zorionak eman dizkio Gestampi, munduan Euskadiren eredu gisa aurkeztearren, nazioarte-mailan lehiakorra den enpresa gisa, eta, horrela, hobeen artean egotearren.

 

Tapiak Gestamp Euskadiko “handienetako bat” dela esan du; bertan, automobilgintzako ezagutza maila altua batzen da, produktu eta prozesu aurreratuak garatzen dituzten enpresa hornitzaileen presentziari esker. Produktu eta zerbitzu esklusiboak, balio erantsi handikoak.

 

Sailburuak esan du, gainera, nahiz eta sarritan Euskadin finkatzen diren atzerriko enpresei begiratzen zaien, gaur euskal enpresa-egiturak mugak gainditu eta munduan bere lekua egiteko duen gaitasuna nabarmendu behar dela. Tapiak esan du euskal enpresak, beren giza kapitala, ezagutza eta egiten jakitea aintzat hartuta, Euskadik izan ditzakeen enbaxadorerik onenak direla.

 

Lankidetza-akordioa Mie-rekin, eta automobilgintza ACICAErekin batera

 

Eikei Suzuki Mieko prefeturako gobernatzaileak Gestampen instalazioaren inaugurazioan parte hartu du eta, atzo, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Euskadi eta Mieren arteko lankidetza-memoranduma sinatzeko arduraduna izan zen.

 

Akordio horren bidez, Euskadik eta Mieko eskualdeak konpromisoa hartzen dute 5 eremutan lankidetza-bideak bilatzeko:

  1. Ikerketa, garapena eta berrikuntza
  2. Industria-politika zenbait sektoretan: automobilgintza, aeronautika eta eskulangintza aurreratua
  3. 0 industria, material aurreratuak, robotika eta automatizazioa
  4. Bioteknologia
  5. Elikadura

 

Ardatz horietako bat adibide praktiko gisa izan da; izan ere, MIEko prefeturako arduradunek euskal erakunde-ordezkaritzarekin batera eta ACICAE – Euskadiko Automobilgintzaren Klusterreko arduradunekin batera izan dira Suzukan HONDAren instalazioko zuzendariekin eginiko bileran.

 

Raquel Piñan ACICAEko nazioarteratze-arduradunak eta sailburuak Euskadin sektoreak dituen zehaztasunen berri eman dute, bai eta automobilgintzaren industriak duen gaitasun handiaren eta sektorean lan egiten duten enpresen lehiakortasun frogatuaren berri ere.

 

Bileran, ACICAEk automobilgintzaren sektoreko euskal enpresek Japonian duten gaitasuna erakusteko aukera landu dute, edo HONDAko arduradunek datozen hileotan Euskadi bisitatzeko aukera.

 

Bihar, Ines Anitua Klusterreko presidenteak bat egingo du Euskadiko ordezkaritzarekin, TOYOTAren eta BRIDGESTONEren instalazioetara egingo diren bisitetarako.

 

Euskadiko erakunde-ordezkaritzak Japonian duen agenda osatzeko, bilera egingo da Japoniako Ekonomia Ministerioarekin, eta Think Tank-en parte hartuko da; Think Tank Japoniako Zientzia eta Teknologia Agentziaren Ikerketarako eta Garapenerako Estrategia Zentroan izango da.

Lotutako albisteak

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik  Europan  herrialde  berritzaile  gisa  duen  ahala  finkatu  du,  enpresa  txiki  eta  ertainen  ahaleginari  esker
12/03/2025 Berrikuntza

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker

Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.