Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioa Sariak: Leire Alberdi, VIVEbiotech, Lointek eta Protec Arisawa Europe
«Euskal Enpresaren Gaua»k XXXII. edizioa ospatu zuen. Ekitaldi horretan hainbat sari eman zitzaizkien pertsonei etaenpresei. Epaimahaiak Leire Alberdi Olavegoyaren (Alberdi taldeko CEO-a) enpresa-ibilbidea nabarmendu zuen eta “2022 Euskal Enpresaririk Onena” saria eman zioten. “Enpresa-Berrikuntza” saria eman zioten VIVEbiotech-i, eta, horrez gain, sarietako epaimahaiak Lointeken lana nabarmendu zuen, “Made in Euskadi” saria eman baitzion bere proiektuak nazioartean izan zuen inpaktuagatik. Horrez gain, 1971n sortu zen Protec Arisawa Europe-ri “Euskal Makila” saria eman zioten; duela hamairu urte FRP presioko kaxen fabrikatzaile bizkaitarra integratu zuen enpresa honek.
Aurreko edizioko irabazleek eman zituzten sariak. Mariano Ucar Angulok, Faes Farmako presidente exekutiboak, Leire Alberdiri eman zion “2022 Euskal Enpresaririk Onena”-ren plaka. Asier Aleak, Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendariak, “Made in Euskadi” saria eman zion Serafín Loroñori, Lointekeko zuzendari nagusiari, eta Lorenzo Mendietak, Alcorta Forging Group-eko zuzendari nagusiak, “Enpresa-Berrikuntza”-ren lekukoa utzi zion Gurutz Linazasorori, VIVEbiotech-eko presidenteari.
Guggenheimen ekitaldia Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko kontseilari delegatuaren parte-hartzearekin hasi zen. Ekitaldiaren amaieran, Arisawa multinazional japoniarrari “Euskal Makila” eman zioten, Gonzalo Ortega bizkaitar filialeko zuzendari nagusiak ordezkatu zuelarik enpresa. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiaren eskutik jaso zuen saria Gonzalok. Arantxa Tapiak itxi zuen ekitaldia.
Gurutzek saria jaso ondoren bere hitzaldian esan zuen bezala, “…110 pertsona gara VIVEbiotech-en, pasioz eta talentuz beteak, %75 emakume gazteak. Eta berrikuntzan jarduten dugu. Sinesten dugulako eta beharragatik.”.
Lotutako albisteak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.