Hepyc-ek aukera berriak erdietsi ditu bere produktuen banaketarako
Euskal fabrikatzaileak akordioak itxi ditu bere ekipamenduak Errusian eta asiar kontinenteko zenbait herrialdetan banatzeko
Bere nazioarteko zabalkuntza kanpaina bultzatze aldera, ebaketa-erreminten Hepyc euskal fabrikatzaileak, zenbait akordio lortu ditu, India, Iran, Errusia, Thailandia eta Malaysia bezalako herrialdeetan bere produktuak merkaturatzeko.
Akordio berri hauek, enpresak 5 urte baino gutxiago daramatzan merkatuetan duen tokia areagotze aldera, eta era berean, maila internazionaleko jomuga berrietarako ateak irekitzeko asmoa arakatzeko hartutako estrategia komertzialaren zati bat dira.
Manufaktura-enpresak presentzia internazional sendoa du Europako, Latinoamerikako, Afrikako Iparraldeko, Ekialde Ertaineko eta Asiako 30 herrialde baino gehiagotan. Gaur egun, bere fakturazioaren %25ak kanpoaldeko salmentetan du jatorria. Sinatutako akordio komertzialekin, enpresak bere esportazio kopurua %30ean handitzea espero du.
Iturria: Empresa XXI
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.