Hogeita hamar bat euskal enpresak parte hartu dute SPRI Taldearen Kanpo Sarearekin eginiko 69 bileratan
Topaketa horietan, aurten telematikoki egin direnak, ezagutzera ematen dira Eusko Jaurlaritzak enpresen nazioartekotzea bultzatzeko eskaintzen dituen tresna guztiak
Hogeita hamar bat euskal enpresak 69 bilera egin dituzte SPRI Taldeko Kanpo Sarearekin, bertatik bertara ezagutzeko Eusko Jaurlaritzak enpresen nazioartekotzea bultzatzeko eskaintzen dituen tresna guztiak. Covid-19aren pandemia dela medio, bilera horiek telematikoki egin behar izan ziren joan den uztailaren 7tik 9ra.
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) Kanpo Sareko arduradunek urtero eskaintzen dute zerbitzu hau, euskal enpresek aukera izan dezaten esportatzeko eta nazioarteko merkatuetan duten posizionamendua sendotzeko.
Hitzordu horietan, enpresek harreman zuzena izan zuten SPRI Taldeko Kanpo Sareak hainbat herrialdetan dituen bulegoekin, zehazki, ondoko hauekin: Argentina eta Uruguai, Brasil, Txile, Txina, Kolonbia, India, Italia, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua eta Irlanda, Txekiar Errepublika eta Eslovakia, Errusia eta Singapur (azken horrek ASEAN eremuko herrialdeak hartzen ditu).
Kanpo Sarea 87 herrialdetara zabaltzen da eta 70 profesional eta 16 bulego propio ditu. Basque Trade Agentziako nazioartekotze taldeak enpresa bakoitzaren neurriko zerbitzuak ematen ditu atzerrira irteteko prozesu osoan, horretarako baliatzen dituelarik Adimen Lehiakorra, Jomugako Egitura eta Nazioarteko Zabalkuntza eta Salmentak.
Zehazki, zerbitzu hauek eskaintzen dira: neurrira bildutako informazioa eta jomuga-merkatuen analisia, produktu baten muga-zergei buruzko azterlanak, nazioarteko azoketarako laguntza eta kontaktuak; tokiko bazkideen identifikazioa; lursailak, pabilioiak, bulegoak eta instalazio espezializatuak bilatzea; orientazio juridiko eta fiskala eta laguntza publikoei buruzkoa; jomugan banku-kontuen irekiera tramitatzeko aholkularitza; produktua homologazio-organismoetan erregistratzeko laguntza; atzerrian giza-baliabideak bilatzea eta aurre-aukeraketa egitea; bulego birtualeko zerbitzuak; bidaia-agendak prestatzea, banatzaileak, agenteak eta bezeroak bilatzea; hornitzaileak bilatzea; tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak, atzerrian esportazio-partzuergoak sortzeko laguntza, e.a.
BasqueTrade & Investment Agentziaren Kanpo Sareari buruzko informazioa eskuratzeko, garrantzitsua da gure jarraitzaile izatea dauzkagun kanal sozialetan -dela nazioartekotze gaietan espezializatutakoan dela kanal orokorrean– edo bestela SPRI Taldearen buletin informatiboetara harpidetuta egotea.
Lotutako albisteak

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.