Ibarmiak merkatu estatubatuarrean bere presentzia areagotu nahi du
Gipuzkoar konpainiak akordioa sinatu du Ellison Technologies-ekin bere produktuak Amerikako Estatu Batuetan esklusiboki bana ditzan
Makina erremintaren eta fabrikazio soluzio aurreratuen euskal enpresek euren produkzioaren zati handi bat esportaziora bideratuta dago. Europar Batasuneko beste herrialde batzuk, Txina edo Amerikako Estatu Batuak, makineria industrialean aplikatutako teknologietara dedikatutako Euskadiko konpainientzat lehentasuna duten beste merkatu batzuk dira.
Testuinguru honetan, makina erreminta fabrikatzaile Ibarmiak, akordio bat sinatu du Kaliforniako Ellison Technologies enpresarekin, bere produktuak esklusiboki merkatu estatubatuarrean banatzeko.
Iparramerikako konpainia, gipuzkoar konpainiaren produktuen salmenta, euskarri eta banaketaz arduratuko da Amerikako Estatu Batuetan. Ibarmiak komunikatu batean adierazi duen bezala, “makina erremintaren banaketan eragile handienetako bat da”.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.