Ibarmia
Albisteak 5 Azaroa, 2020

Ibarmiak Txinan bere ezarpena handitzeko eta Mexikoko merkatura zabaltzeko asmoa du

Enpresa azkoitiarrak 70eko hamarkadatik bost kontinenteetara esportatzen du, eta, gaur egun, urteroko esportazio-maila % 85 eta % 95 artekoa da

Ibarmia Taldea, 1950eko hamarkadan Azkoitian jaioa, jarduera metalmekanikoan aritzetik, elektronika indarrean sartzeari esker eta, batez ere, zenbakizko kontrolari esker, mekanizazio-zentroetan oinarritutako produktuen garapenean enpresa garrantzitsuenetako bat izatera pasa da. Gaur egun, 175 langilerekin (140 Azkoitiko zentralean, 5 Alemaniako merkataritza- eta zerbitzu-filialean eta 30 Txinako produkzio-plantan), bere mekanizazio-zentroak Europako ia herrialde guztietan, Indian, Txinan, Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon daude 

“Nazioartekotze bokazioa enpresaren DNAn dago. Mentalitate hori sortzaileei eskertu behar zaie, zeinak gero eta urrunagoko herrialdeetara esportatzen lan egin zuten. Izan ere, hauek ulertzen zuten hori zela modua Enpresa-proiektua hazteko eta merkatu gutxi batzuen baldintzekiko mendekotasuna murrizteko“, azaldu du Arrate Olaiz Ibarmiako berrikuntza-zuzendariak. Ikuspegi horrekin jarraituz, euskal enpresa etorkizuneko plan bat garatzen ari da Txinako ezarpena hazteko, “Asiako merkatuari bertatik erantzuna emateko eta Azkoititik modu lehiakorrean fabrikatzea eta igortzea ezinezkoa izango litzatekeen proiektuetan parte hartzeko“, azaldu dute.

Gainera, Dugard banatzaile britainiarrarekin akordio bat sinatu berri du, banatzaile ofizialen zerrendara herrialde bat gehituz, orain arte Alemania eta Txinara zeuden bertan. “Nahiz eta banaketa-sarea oso egonkorra izan, ez dira begi bistatik galdu behar aurkezten diren aukera berriak eta merkatu jakin batzuk indartzeko beharra, beste partner batzuek negozio-aukera gehiago eskain baititzakete”, adierazi dute Olaizek. Horregatik, Txinari buruzko planarekin batera, Mexikoko merkatura zabaltzeko estrategiak garatzen ari dira.  

Etorkizunerako planak abian jartzeko, Ibarmia “eraginkor, seguru eta arin” bat garatu behar dutela uste dute, izan ere, “argi dago jasaten ari garen pandemiak lan-esparrua aldatu duela eta erronka berriak planteatzen ari dela”. Erronka nagusia lehiakortasuna bilatzea bada ere, ” horri eragiten dioten erronka berriak aurkitu ditugu, hala nola finantzaketa, zeinak kostuak murrizteko eta produktibitatea hobetzeko beharra baitu; pertsonen esparruan, lan egiteko eta harremanak izateko modu berriekin; bezeroen esparruan, salmenta-estrategia tradizionalak garatzeko mugekin eta marketin-kontzeptu berriak aplikatzeko beharrarekin; eta zibersegurtasunaren arloan, teknologia digitalak ezarrita aurreko erronkak konpontzeko; horiek guztiak kontuan hartu behar dira “, hausnartu du. 

Egungo ziurgabetasun-egoerari eta bere erronkei erantzuna ematekoIbarmiak berrikuntzaren garrantzian jartzen du arreta, “gure ekintzen artean, bezeroen egungo eta etorkizuneko eskaeretara egokituko diren produktu eta zerbitzu berriak garatzeko apustua egiten jarraitzen dugu”, esan du Olaizek. Ildo horretan, euskal enpresak behin baino gehiagotan jaso du aintzatespena berrikuntzaren alde egindako apustuagatik. Horren erakusgarri da 2018an Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Teknologien Berrikuntzako Sari Nazionalaren 13. edizioan lortutako aipamen berezia, Makina-erremintaren Nazioarteko Bienalean (BIEMH). 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz. 

Lotutako albisteak

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
06/03/2025 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.