Idomek munduko teleskopio optiko handienetako baten azpiegitura kritikoena eraikitzen lagundu du
Txileko Atacama basamortuan eraikitzen ari dira bost urtean martxan egongo den teleskopio optiko/infragorririk handiena. Unibertsoaren kalitate handiko irudiak jasotzeko, ELT teleskopioak (Telespekopio Oso Handia, ingelesezko sigletan) 2025aren amaieran ekingo dio bere jarduerari. Horretarako, Idom euskal enpresak proiektuan parte hartzen du bi estazio prefokal eraikitzen.
2018tik, Idomek Europako Behatoki Australarekin (ESO) batera lan egiten du, lehengo estazioa diseinatzen. 9 metroko altuera duten egiturak dira, eta azpiegitura kritikotzat bezala hartzen dira, teleskopioaren optikaren eta tresna zientifikoen arteko interfazea baitira. Beste moduan esanda, fokuaren aurreko azken elementuak dira, eta ondorengo instrumentuetarako ardatz optikoa definitzen laguntzen dute.
“Estazio prefokalak funtsezkoak dira irudi-kalitate egokia enfokatzeko eta lortzeko”, laburbildu dute enpresatik. Orain, foku aurreko lehen estazioaren diseinuaren azken berrikuspenaren ostean, ESOrekin itxi du egitura horietako bigarrenaren sorrera Bizkaiko konpainiak.
Teleskopioak, bere helburuen artean, gune bizigarrietako exoplaneta harritsuen atmosferen ezaugarriak aurkitzea du, baita izarren eraketa ere. Hori lortzeko, azpiegiturak 3.400 tona eta 74 metroko diametroa izango ditu.
Eskema honetan, estazio prefokalak azken osagai opto-mekanikoa dira, Idometik azaltzen dutenez, teleskopioaren argia foku batera ailegatu aurretik. Horregatik, teleskopioaren argi-sorta tresna zientifikoen artean banatzea eta informazio optiko delikatua biltzea dute helburu, “teleskopioaren norabidea zuzentzeko eta zurrunbilo atmosferikoak eragindako irudiaren degradazioa konpentsatzeko”.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
Lotutako albisteak

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Etxetar, errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako ekoizpen-sistema aurreratuak egiten dituen munduko ingeniaritza liderra
Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko dirulaguntza-programa jaso du eta proiektu bat egin du freno-diskoen kutsadura mugatzeko.