Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 7 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Ikuspegia: Industriako lehengaien txostena, urrilla 2022.

Egungo aurreikuspenek epe laburrerako prezio-maila apalagoak erakusten dituzte, baina baliteke hornidura-katean disrupzio gehiago eragitea, Errusiako metalen merkataritza mugatzen bada.
materias Primas Lehengaiak

Industriako lehengaien eskariaren moteltze orokorrak jarraitzen du, baita prezioen jaitsierarako joera orokorrak ere, desazelerazio ekonomiko globalaren testuinguruaren ondorioz, eta, bereziki, Txinako hazkunde ekonomiko txikiagoa dela eta.

Hala ere, gaur egun, desberdintasunak ikusten dira lehengaien arteko prezioen joeretan. Horietako batzuk, hala nola kautxu naturala eta beroan ijeztutako altzairuzko bobina, beherantzako joera mantentzen dute. Beste batzuen prezioa (aluminioa, kobaltoa eta nikela), berriz, aldaketa sakonik gabe mantentzen dira uztailararte izandako beherakaden ostean.

Azkenik, litioaren prezioak altu mantendu dira eta igoera berriak jasan dituzte azken hilabetetan, materialaren urritasunagatik eta ibilgailu elektrikoetan erabiltzeko eskariaren igoera direla eta.

Egungo aurreikuspenek epe laburrerako prezio-maila apalagoak erakusten dituzte, baina baliteke hornidura-katean disrupzio gehiago eragitea, Errusiako metalen merkataritza mugatzen bada. Bilakaera makroekonomiko globalak prezioei eusten lagundu ahal izango du ekonomia nagusietan atzeraldi-aurreikuspenak betetzen badira, eta, aldi berean, Txinako eraikuntza-sektorearen bilakaera mesedegarri batek, azpiegitura-proiektuek bultzatuta, hainbat lehengairen eskaria handitzen lagunduko du.

 

Ikuspegi orokorra

  • Londresko Metalen Burtsak (LME) Errusiako metalak debekatzea planteatzen du
  • Txinako Litioen prezioak máximo historiko berri batera iritsi dira

Lehengaien ikuspegia

  • Aluminioa
  • Kobrea
  • Kautxu naturala
  • Altzairua

 

I. eranskina. Banakako lehengaien prezioak

Txostena HEMEN

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Txinako sektore automotrizaren hazkundea Europan: Euskadiko enpresentzako erronka
Irakurri gehiago
Automobilgintzako Behatokia 31 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilgintzako Behatokia: merkatuaren azterketa eta euskal enpresentzako aukerak
Irakurri gehiago
Energia Eolikoaren Behatokia: merkatuaren azterketa eta euskal enpresentzako aukerak 25 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Energia Eolikoaren Behatokia: merkatuaren azterketa eta euskal enpresentzako aukerak
Irakurri gehiago
Brasil T&D 3 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Brasilgo Energiaren Transmisio eta Banaketako merkatua, aukera estrategikoa euskal enpresentzat
Irakurri gehiago
Observatorio Materias Primas 1 urria, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTraderen Lehengaien Behatokiak 2024. urtearen amaierarako metalen prezioak gora egingo duela iragarri du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak