Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitalpenak 27 otsaila, 2025

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu

Indiako automozio merkatuaren analisia

Automobilgintza sektore estrategikoa da Indiako ekonomian

Sektoreak Estatuko BPGaren % 6,5 biltzen du, eta manufakturako BPGaren % 40 baino gehiago. Gainera, zuzeneko 4,2 milioi enplegu eta zeharkako beste 25,8 milioi sortzen ditu, herrialde osoan lana sorrarazten duten eragile nagusietakoa izanik. Ildo horretan, merkatu bezala duen garrantziak barne-eskari gero eta handiagoa du oinarri, biztanleriaren hazkundeak eta erosteko ahalmenaren hobekuntzak bultzatuta, eta horrek India ingurune erakargarri bihurtu du jarduera herrialde horretan nazioartekotu nahi duten euskal enpresentzat.

Testuinguru hau sakon aztertu du SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresa nazioartekotzeko agentziaren azken txostenak, automobilgintzarako osagaien merkatuari erreparatuz eta eskualdean jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukera eta erronkei buruzko informazioa bilduz

Ibilgailuen ekoizpena Indian

India mundu mailako ibilgailu arinen laugarren ekoizle handiena da

Herrialdea mundu mailako ibilgailu arinen laugarren ekoizle handiena da, % 6,4ko kuotarekin 2024an, eta 2027an % 7ra iritsiko da. Horrela, bere posizioa sendotuko du Txina, AEB eta Japoniaren atzetik. Ibilgailu arinen ekoizpena hazi egin da 2022ko 5,1 milioitik 2024ko 5,6 milioira, eta espero da 2027an 6,4 milioitik gora izatea, urteko % 3,4ko hazkunde-erritmoarekin. Segmentu hori oso kontzentratuta dago lau fabrikatzailetan (Suzuki, Hyundai-Kia, Tata eta Mahindra & Mahindra), eta ekoizpenaren % 90 eta salmenten % 84 hartzen dute.

Ibilgailu arinetatik haratago, Indiak ekoizpen-oinarri desberdina du funtsezko beste segmentu batzuetan:

  • Kamioi ertainak eta astunak: Datozen hiru urteetan produkzioak gora egingo duela espero da, 2022-2024an urtean % 0,5 murriztu ondoren. Gaur egun, merkatuan (400.000 unitate) Tata da nagusi (% 47ko kuota), Ashok Leyland, Daimler Truck eta Eicher Motor enpresekin batera. Horiek, elkartuta, Indian kamioien % 90 baino gehiago ekoizten dute.
  • Motozikletak: Ekoizpena hazten ari da, 2024an 21 milioi unitate baino gehiago izan ziren, zenbait urtez 20 milioitik behera egon ondoren. Kuotaren % 95 biltzen duten zazpi OEM nagusi dituen merkatua da, ibilgailu arinekin alderatuta banaketa zatikatuagoa duen arren.

Ekoizpena 3 polotan biltzen da

Ikerketak, halaber, Indiako automobilgintza hiru ekoizpen-hubetan pilatuta dagoela azpimarratu du: mendebaldean, hegoaldean eta iparraldean. Industria-polo horietan, osagaien hornitzaile gehienak tokiko enpresak dira, finkatuta dauden 6.183 enpresen % 80 baino gehiago alegia.

Lokalizazio-maila handia izan arren, tokiko eskaintzak hutsuneak ditu oraindik zenbait teknologia eta prozesu aurreraturi dagokienez, eta honek aukerak erraztuko dizkie estanpazio-tresnetan eta moldeetan espezializatutako nazioarteko hornitzaileei, baita pieza konplexuetarako doitasun-osagaietan eta prozesu aurreratuetan espezializatuta daudenei ere.

Elektrifikazioa eta bilakaera teknologikoa

Elektrifikazioak progresiboki egiten du aurrera, eta hazkunde bizkorragoa du 2025etik aurrera

Merkatuak propultsio-teknologien mix-a mantentzen du, erregai alternatiboak lehenetsiz, hala nola CNG, biogasa eta flex-fuela. Hala ere, etanolak protagonismoa hartzen du energia-iturri jasangarri gisa. Indiak Euro 7 estandarraren arabera emisioak murrizteko lan egiten du, eta gero eta erregulazio zorrotzagoak ditu segurtasunari eta jasangarritasunari dagokienez.

ICE-en pisua murriztu egingo da datozen urteetan, belaunaldi berriko propultsioen kaltetan. Hibrido eta hibrido entxufagarriak 2023an herrialdeko ibilgailu arinen guztizko ekoizpenaren % 10 baino ez ziren, eta 2027an % 30 baino gehiago izango
dira.

Automobilentzako osagaien industria

Osagaien hornitzaile gehienak bertakoak dira

India osagaien fabrikazioko munduko hub gisa finkatu da, urte arteko % 10eko hazkundearekin 2024an, ibilgailuen ekoizpen eta salmentan % 9ko hazkundeak bultzatuta. Industriak jarduera sendoa erakutsi du: bai OEMak hornitzeko gaitasuna, bai esportazioak eta aftermarket eskaintza urte arteko % 9ko erritmo nabarmenetan hazi dira. Gainera, Indiak balantza komertzial positiboa lortu du sektorean, esportazioak inportazioak baino 300 M dolar gehiago izanik 2024an, 2023an erregistratutako defizita alderantzikatuta.

Osagaien hornitzaile gehienak bertakoak dira, 6.183 ezarpenen % 80 baino gehiago Indiako enpresetakoak baitira. Motherson, Anand Group eta Lumax taldeak nabarmentzen dira, besteak beste.

Atzerriko inbertsioa bultzatzea eta sektorearen erronkak

India ekoizpen-zentro global gisa sendotu nadi du

Atzerriko inbertsioa sustatzearren, Indiako gobernua “Make in India” bezalako ekimenak sustatzen ari da, industria indartu eta esportazioak handitzeko asmoz.

Hala ere, gobernuaren babes handia izan arren, industriak lehiakortasunean eragina izan dezaketen erronka batzuei aurre egin behar die. Zenbait faktore, hala nola tentsio geopolitikoak, kostu logistikoen igoera edo automobilgintzako osagaien gaineko zerga handiak, oztopo izan daitezke fabrikatzaileentzat eta hornitzaileentzat, bereziki Indiako merkatuan integratu edo herrialdean presentzia zabaldu nahi dutenentzat.

Euskal enpresentzako aukerak

Indiako automobilgintzaren sektoreak berrikuntza eta eraginkortasuna ekarriko duten bazkide teknologikoak bilatzen ditu

Hazkunde iraunkorrarekin eta lokalizazio- eta industrializazio-estrategia argiarekin, Indiak automobilgintzan aukera adierazgarriak eskaintzen ditu. Atzerriko edozein hornitzailerentzat, tokiko presentzia izatea funtsezko palanka bihurtu da lehiakor izateko.

Lokalizazio-maila handia izan arren, zenbait teknologia aurreratutan defizita dago oraindik, eta nazioarteko hornitzaileentzako aukerak irekitzen ditu, adibidez, arlo hauetan:

  • Estanpazio-erremintak eta moldeak, bereziki ibilgailuaren kanpoko piezetan, fabrikatzaile batzuk oraindik inportazioen mende baitaude
  • Pieza konplexuetarako doitasun-osagaiak eta prozesu aurreratuak

Indiako automobilgintzaren sektoreak berrikuntza eta eraginkortasuna ekarriko duten bazkide teknologikoak bilatzen ditu, kostu lehiakorrak lehenetsiz. Europako enpresak honako hauetan nabarmendu daitezke: Ekoizpen-prozesuen eta layout industrialen optimizazioa, Fabriken automatizazioa eta eraginkortasunaren hobekuntza, Jasangarritasuneko eta emisioen murrizketako berrikuntzak.

Ingurune dinamiko horretara egokitzeko eta ekoizpen-prozesuetan, jasangarritasunean eta kostuen optimizazioan irtenbide aurreratuak eskaintzeko gai diren konpainiek hazkunde-ahalmen handiko hedapen-merkatua izango dute.


Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.

Zerikusia duten beste txosten batzuk:

Lotutako albisteak

T&D  Behatokia  S2  2024:  Europa,  Estatu  Batuak  eta  Indiaren  dinamismoak  aukera  berriak  ireki  ditu  Transmisio  eta  Banaketaren  sektorean

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Hazkunde  ekonomiko  apalak  eta  tentsio  globalek  2025eko  lehen  seihilekoa  baldintzatuko  dute

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute

BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Brasilgo  industria  siderurgikoari  buruzko  txostena:  funtsezko  merkatua  euskal  enpresentzat

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat

Basque Trade & Investment-ek, sektore estrategiko horren egungo egoera aztertzen du bere azken txostenean, merkatu horretan sartu nahi duten euskal enpresei informazio erabilgarria emateko edo bertan duten presentzia indartzeko.

Behatoki  Aeroespazialaren  hirugarren  edizioak  pandemiaren  osteko  abiazioaren  errekuperazio  progresiboaren  kontsolidazioa  islatzen  du

Behatoki Aeroespazialaren hirugarren edizioak pandemiaren osteko abiazioaren errekuperazio progresiboaren kontsolidazioa islatzen du

Euskal enpresek eskura dute jada Behatoki Aeroespazialaren hirugarren edizioa, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresen nazioartekotze enpresarialerako agentziak egina.  Txosten estrategiko honek abiazio zibilaren merkatu globalaren bilakaera aztertzen du, sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko funtsezko datuak eskainiz.

Nazioarteko  merkataritzak  maximo  historiko  berriak  lortu  ditu  2024an,  testuinguru  global  tentsionatu  batean

Nazioarteko merkataritzak maximo historiko berriak lortu ditu 2024an, testuinguru global tentsionatu batean

Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriaren bitartez, BasqueTrade-k ziurgabetasun politikoak markatutako merkatu globalaren egungo egoera aztertzen du, nazioartekotutako euskal enpresei informazio estrategikoa eskaintzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.