Indiako agintariak eta euskal enpresen ordezkariak elkartu ditu Euskadiko Nazioartekotze Agentziak
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) Indian duen ordezkariak, Hemant Agarwalek, topaketa bat antolatu zuen herrialde hartan lantegiak dituzten euskal enpresetako ordezkarien eta Maharastrako agintarien artean. Indiako Errepublikaren 29 estatuetako bat da Maharastra, eta Mumbai du hiriburua.
Maharastrako hiri nagusietako batean, Punen, izan zen topaketa. Euskadiko Nazioartekotze Agentziak —zeina SPRI Taldeko partaide baita— Indiako agintariei aurkeztu zizkien erakunde publiko horren eta euskal enpresen planak.
Lehenbiziko topaketa horren ondoren gehiago ere etortzea espero da, Indian lantegiak dituzten euskal enpresen garrantzia ikusirik.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.