Industria aeroespaziala eta energia berriztagarriak, Euskadirentzat aukera gehien duten Kanadako sektoreen artean
Kanada lehentasunezko herrialdeetako bat da Eusko Jaurlaritzaren 2021etik 2024ra bitarteko nazioartekotze-estrategian; horregatik, Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade) SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak bulego bat ireki du berriki Montrealen .
Kanadako esportazio-ahalmena aprobetxatzeko asmoz, BasqueTradek txosten bat egin du, Kanadako euskal enpresentzat negozio-aukera handienak dituzten sektoreak sakon aztertzeko. Horretarako, sektore hauek aztertzen ditu: merkatuaren egoera, inportazioak, balio-kateak, aukerak eta eskuratzeko modua:
- Aeroespaziala
- Energia berriztagarriak
- Gailu medikoak
- Informazioaren teknologiak
- Telekomunikazioak
Txosten hori BasqueTradek Kanadako Enbaxadarekin batera antolatutako ekitaldi batean eman zen ezagutzera. Bertan izan dira Mikel Amundarain, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Industria sailburuordea; Wendy Drukier, Espainiako Kanadako enbaxadorea eta Andorra de Fernando Goñi, Espainiako merkataritza arloko enbaxadorea.
Jardunaldian izan dira, halaber, VIRTUALWAREko zuzendari nagusia den Unai Punta eta INGETEAMeko Hydro sektoreko zuzendari nagusia den Iñigo Otegi. Biek partekatu dute beren zerbitzuak Ipar Amerikako herrialdera zabaltzeko esperientzia, baita merkatu dinamiko horretan finkatzeko aurre egin behar izan zieten erronkak ere.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Industria sailburuordeak IKTen alorrean Euskadik duen potentziala nabarmendu du: “Gure enpresak berrikuntza teknologikoaren abangoardian daude, zibersegurtasuneko, IAko eta errealitate birtualeko puntako irtenbideak garatuz, Kanadan merkatu hartzailea eta dinamikoa aurki dezaketenak”, adierazi du.
Laburpen exekutiboa HEMEN deskarga daiteke
Ohar tekniko osoa, HEMEN
Lotutako albisteak

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak
AEBko merkatu aeronautikoak oso erakargarria izaten jarraitzen du, eta etengabe handitzen ari da, bidaiarien eta merkantziaren trafikoaren gorakada dela eta. Aukera handiak daude teknologia berritzaileak eskaintzen dituzten euskal enpreseentzat; bereziki, erregaiaren eraginkortasunean eta isurpenen murrizketan zentratuta dauden horientzat.

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak
Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean
Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan
Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean
Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...