Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 14 urtarrila, 2025

Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta

Mikel Jauregi sailburuak SPRI taldeak koordinatutako euskal industriari laguntzeko programa nagusien 2024ko emaitzak aurkeztu ditu, 272 milioi euroko inbertsio publikoa eragin dutenak. Datorren otsailean ETEentzako 2025 Laguntza Programa berri bat iragarriko da, 500 milioi eurokoa

Sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak industria gehiago eta hobea sortzeko abian jarri dituen politikek berekin dakarte inbertitutako euro publiko bakoitzeko 2,73 euro inbertitzea enpresek. Euskadi Europan berrindustrializazioaren aitzindari izatea nahi badugu, sektorearen eskutik eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako industria-politikaren alde egin behar dugu. 2024ko datuak eskuan, ikusten dugu inbertsio publikoak enpresa-inbertsioa bultzatzen duela I+G, eraldaketa digitala, nazioartekotzea edo deskarbonizazioa bezalako arlo garrantzitsuetan”.

Eusko Jaurlaritzaren industria-laguntzen programa nagusiak, gehienak SPRI taldeak koordinatuta, industria gehiago eta hobea sustatzera eta CO2 gutxiago isurtzera bideratuta egon dira 2024an, besteak beste, I+G+B (145 milioi euro), Industria eta Enpresa Sustapena (55,4 milioi), Eraldaketa Digitala (18,6M), Nazioartekotzea eta talentuaren prestakuntza (19,2), Deskarbonizazioa (17,6M), Berrikuntza (12,5) eta Ekintzailetza (4,1 milioi euroko laguntzak). Industrian ardaztutako laguntza horiek SPRI taldeak koordinatutakoetara soilik mugatzen dira, eta horiei Energiaren Euskal Erakundearenak eta Ihoberenak gehitu beharko litzaizkieke.

Inbertsio pribatua bultzatzeaz gain (ia hirukoiztu egiten du publikoa), industria sustatzeko programek 751 lanpostu berri sortzea eta 2.411 finkatzea lortu zuten. Era berean, 58 enpresak jaso dituzte laguntzak emisioen murrizketa bizkortzeko deskarbonizazio industrialeko programetan, gure lehiakortasuna eta ehun industriala mantendu edo hobetuko duen deskarbonizazio adimentsuaren aldeko apustu gisa. Horrela, 10 urteren buruan erregaien kontsumoa 1.232.580 MWh-koa izango da elektrizitatean, 1.106.379MWh-koa gas naturalean, 2.105.000 litro fuel-oliotan eta 7.100.000 litro gasoliotan.

“Industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago aipatzen ditugunean, inbertsio publiko erabakigarriak eta ausartak aipatzen ditugu, guztiz eraldatzaileak gure ekonomiaren motorra den eta gizarte gisa dugun ongizate maila handia bermatzen duen gure industriarako”, gaineratu du Jauregik.

Laguntza-ildoen balantzeaz gain, inbertsioak erakartzeari buruzko datuak ere eman dira. Izan ere, SPRI taldearen “Invest in Basque Country” arloak, Euskadin atzerriko inbertsio zuzenak erakarri eta mantentzeaz arduratzen denak, 31 enpresa ezartzen lagundu zuen iaz, eta 68,4 milioi euroko inbertsio berriak egin zituzten. Enpresa horien erdiak baino gehiago industria-jarduerarekin lotuta daude, eta horien artean nabarmentzen dira energia-sektorea ( % 14), ABE eta elektronika ( % 13), automobilgintza ( % 12) eta ekonomia zirkularra ( % 11). Enpresa horiek iristearekin batera 258 lanpostu berri sortzea aurreikusten da.

Azkenik, sailburuak jakinarazi du otsailaren hasieran ETEei laguntzeko 2025 programa berri bat aurkeztuko dela, 500 milioi eurokoa.

I+G+B programak

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 2024an egindako 145 milioi euroko inbertsioaren onuradun izan dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 943 enpresa eta 68 eragile (zentro teknologikoak, unibertsitateak, ikerketa kooperatiboko zentroak, etab.).

Inbertsioa SPRIk koordinatzen dituen hiru teknologia-programen bidez egin da, eta 265 milioi euro mobilizatu dira inbertsio pribatuan.

Horrela, EAEk I+Gren aldeko apustuarekin jarraitzen du. EUSTATek berriki emandako datuen arabera, Euskadik 2023an I+Gn egindako inbertsioa bere maximo historikora iritsi zen, lehen aldiz 2.000 milioi euroak gainditu baitziren (2.002 milioi), aurreko urtean baino 208 gehiago, eta 2022ko erregistroen aldean % 11,6ko hazkundea ekarri baitzuten.

Inbertsio hori BPGaren % 2,16ren baliokide da -serie historikoko daturik onena ere bai- eta horrek aukera ematen dio autonomia-erkidegoari diferentzia murrizteko 27-EBko 2022ko datuarekiko (BPGaren % 2,27).

Industria eta enpresak sustatzeko programak

Era berean, EAEko 293 enpresak jaso dute enpresa eta industria sustatzeko programen onura, 55,4 milioi eurorekin, lau laguntza-programaren bidez. Eusko Jaurlaritzak 751 lanpostu sortzea eta beste 2.411 lanpostu mantentzea, 335,4 milioiko inbertsio pribatua mobilizatzea, eta goi teknologiako 180 makina berri erostea lortu du beste hainbeste enpresatan.

Deskarbonizazio-programa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Deskarbonizazio Industrialeko programak 58 enpresari ekarri zien onura 17,6 milioi euroko inbertsio publikoarekin, eta beste 85,6 milioi euroko inbertsio pribatua eragin zuen, hau da, proiektu bakoitzeko batez beste 303 mila euroko dirulaguntza.

Onartutako proiektuetatik 16tan eguzki-panel fotovoltaikoak sartu dira. Gainera, % 82 energia-eraginkortasuneko proiektuetara bideratu dira, % 15 elektrifikaziora eta % 3 energia-eraginkortasuneko eta elektrifikazioko proiektuetara.

58 enpresa horiek ekoizpen-instalazioak berotegi-efektuko gas gutxiago sortzen duten espazio bihurtzeko prozesuetan hasi dituzten prozesuei esker, 10 urtean erregaien kontsumoa 1.232.580 MWh murriztea lortuko da elektrizitatean, 1.106.379mwh gas naturalean, 2.105.000 litro fuel-olio eta 7.100.000 litro gasolio.

Horrela, Deskarbonizazio Industrialeko programari esker, 10 urtetan 1,45 milioi tonako CO2 emisioak saihestuko dira eta aldi horretan bertan lehengaien kontsumoa 467.990 tona murriztuko da; horietatik 363.376 tona kanilako ura izango litzateke. Bestalde, hondakinen kudeaketa 51.389 tonara murriztea lortuko da.

Deskarbonizazio Industrialeko programa hau funtsezko tresna da deskarbonizazio adimendunerantz aurrera egiteko, hazkunde ekonomikoa, garapen industriala eta aurrerapen teknologikoak sustatuko dituena, azken batean, Eusko Jaurlaritza industria-sektorearen eskutik garatzen ari den prozesua. Gainera, programa honek jarraipena izango du legegintzaldian zehar, guztira 100 milioi eurorekin (horietatik 22 2025ean).

Eraldaketa digitaleko programak

Eraldaketa digitala Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat da, eta bere laguntza-programekin 1.629 euskal enpresak eta 1.815 proiektuk jaso dute onura, 2024an SPRIk 18,683 milioi euro eman baititu EAEko ETEak digitalizatzeko, sei laguntza-programaren bidez.

Garrantzizkoa da azpimarratzea laguntza-programa horiek guztiek ia 36 milioi euroko inbertsio pribatua ahalbidetu dutela digitalizazioan.

Nazioartekotzeko eta talentua prestatzeko programak

Guztira 394 enpresak eta 582 gaztek jaso dituzte 2024an nazioartekotzeko laguntzak eta bekak. Guztira, 19,3 milioi euro inguru inbertitu dira nazioartekotzeko bost programa eta bi bekatan.

Euskal enpresak atzerrira ateratzeko laguntzak 9,1 milioi izan dira guztira, eta gazteentzako nazioartekotzeko bi bekek 10,1 milioi euroko inbertsioa ekarri dute.

Berrikuntza-programak

EAEko 597 enpresak eta haien 759 proiektuek jaso dute onura, 2024an SPRIk 12,5 milioi euro eman baititu EAEko enpresa txiki eta ertainak berritzeko, hiru laguntza-programaren bidez. Horrela, inbertsio pribatuan beste 23 milioi euro mobilizatzea lortu da.

Ekintzailetza-programak

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak ekintzailetza berritzaileko eta oinarri teknologikoko 186 proiektu jarri ditu abian 2024an, SPRIk hiru foru-aldundiekin lankidetzan kudeatzen dituen laguntzen bidez. Laguntza horiek 4,1 milioi euroko inbertsioa ekarri dute.

Lotutako albisteak

Industria  Sailak  22  milioi  euro  jarriko  ditu  Euskal  Autonomia  Erkidegoko  industriaren  deskarbonizaziorako
15/04/2025 Deskarbonizazioa

Industria Sailak 22 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizaziorako

Eusko Jaurlaritzak Deskarbonizazio Industriala Programa argitaratzeko tramiteak onartu ditu. Programa hori SPRIk kudeatzen du, eta iaz 58 enpresa izan ziren 17,6 milioi euroko inbertsio publikoaren onuradun. Inbertsio horrek beste 85,6 milioi euroko inbertsio pribatua eragin zuen. Batez beste, 303 mila euroko dirulaguntza izan zen proiektu bakoitzeko

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako  susperraldi  ekonomikoa,  Bruselan  eztabaidagai

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai

Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Haizelur,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egiten  duen  doitasun-mekanizazioaren  arloko  Debako  ETEa

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Euskadik  eta  Egiptok  bien  arteko  lankidetza  ekonomikoa  indartu  dute  Egiptok  Espainian  duen  enbaxadorearen  bisitarekin

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin

Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  bi  mila  milioi  euro  baino  gehiago  aktibatu  ditu  muga-zergen  eta  merkataritzaren  gerrari  aurre  egiteko  neurrien  lehen  sortan

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan

Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.